Dena da ETA

ETAren aldeko margoketa, Donostian, bi pausotan egina.

Dena da ETA politika arloan erabiltzen den esaera[1] bat da. Printzipio horren arabera, ETAko kide edo haren kolaboratzaile dira mailaren batean ETAren ideiekin, edo horietako batzuekin, bat datozen edozein talde edo pertsona, nahiz eta pertsona edo talde horiek beren helburu politikoetarako inoiz armarik erabili izan ez. Dena da ETA ideia batez ere XXI. mendearen hasieratik izan da garrantzitsua, batez ere PPk kontrolatutako Espainiako gobernuak izan direnean eta besteak beste ENAMen aurka erabilia.[2][3][4][5][6][7][8][9] Ideia honek ondorio nabariak izan ditu Euskal Herriko politikagintzan.

Dena da ETA kontzeptuaren garapenean PP eta maila txikiago batean PSOE alderdiak daude. Era berean, terrorismoaren aurkako erakunde batzuek, Terrorismoaren Biktimen Elkartea (Asociación de Víctimas del Terrorismo) adibidez, edo Covite ideia horren alde egiten dute.[10] Espainiako Gobernuak Espainiako Auzitegi Nazionaleko fiskalen bidez printzipio politiko-judizial hori babestu du.

Dena da ETAren azken gertakari aipagarriena 2016koa da.[11] 2016ko azaroan, zazpi gazte kartzelatu zituzten Altsasuko ferietan bi guardia zibilekin egondako liskarren ondorioz. Carmen Lamela epailearen iritziz gazteek ETArekin harremana zuen ekintza terrorista bat burutu zuten .[12][13][14]

  1. Letona, Xabier. (2015). «Pixa buru gainean, Madrilek euskal gizarteari» Argia (on-line).
  2. (Gaztelaniaz) Todo es ETA, salvo alguna cosa. (Noiz kontsultatua: 2018-04-15).
  3. (Gaztelaniaz) «Todo es ETA» eldiario.es (Noiz kontsultatua: 2018-04-15).
  4. (Gaztelaniaz) «El Parlamento vasco denuncia la estrategia del PP con operaciones policiales bajo el principio de "todo es ETA"» eldiario.es (Noiz kontsultatua: 2018-04-15).
  5. (Gaztelaniaz) Arana, Felix. «El "todo es ETA" de Garzón se desmorona» www.unidadcivicaporlarepublica.es (Noiz kontsultatua: 2018-04-15).
  6. (Gaztelaniaz) «Obanos.net - La red de Obanos» www.onceuponatimeinobanos.com (Noiz kontsultatua: 2018-04-15).[Betiko hautsitako esteka]
  7. (Gaztelaniaz) Público. «Juristas denuncian “el sin sentido” del registro “de malos ciudadanos” que prepara el PP - Público» m.publico.es (Noiz kontsultatua: 2018-04-15).
  8. Mil [y 2 coces contra la disidencia]
  9. https://www.publico.es/politica/campana-del-eta-resiste-desarmarse.html
  10. (Gaztelaniaz) Press, Europa. (2010-04-12). «AVT y DyJ creen que la absolución es "un duro golpe a la lucha contra el terrorismo"» europapress.es (Noiz kontsultatua: 2018-04-15).
  11. https://www.publico.es/sociedad/ano-altsasu-caso-llevo-eta-limites-increibles.html
  12. (Gaztelaniaz) «Prisión por lesiones terroristas para seis de los detenidos por la agresión a los guardias civiles de Alsasua» eldiario.es (Noiz kontsultatua: 2018-04-15).
  13. (Gaztelaniaz) «Prisión para otro de los acusados de agredir a los guardia civiles de Alsasua» ELMUNDO (Noiz kontsultatua: 2018-04-15).
  14. (Gaztelaniaz) Belaza, Mónica Ceberio. (2016-10-26). «¿Qué es terrorismo después de ETA?» EL PAÍS (Noiz kontsultatua: 2018-04-15).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search