Diana Frances Spencer, Lady Di, Galesko printzesa (Sandringham, Erresuma Batua, 1961eko uztailaren 1a – Paris, Frantzia, 1997ko abuztuaren 31) Karlos Galeskoaren lehen emaztea izan zen.
Nazioartean, Lady Di eta Herriaren printzesa deitu izan zaio. Karlos Galeskoarekin ezkonduta egon zen bitartean, bi seme izan zituen, William eta Harry. Dibortziatu ondoren, Errege-Gorentasuna titulua galdu zuen, baina Galesko printzesa izaten jarraitu zuen. 1997ko abuztuaren 31n, hil zen auto istripu batean Parisko d'Alma tunelean, bere bikote berria zen Dodi Al-Fayed egiptoarrarekin batera zihoanean, eta heriotza hark oihartzun itzela izan zuen mundu osoan.
© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search