Dinamika

Dinamika fisikaren adar bat da, zeinak sistema fisiko batek denboran zehar duen garapena deskribatzen baitu, egoera fisiko edo higidura-egoera hori sortzen duten kausen arabera. Dinamikaren helburua da sistema fisiko batean aldaketak sorraraz ditzakeen ezaugarriak deskribatzea, ezaugarri horiek kuantifikatzea eta higidura-ekuazioak edo garapen-ekuazioak proposatzea sistema horretarako. Dinamika ikertzea sistema mekanikoetan egiten da batez ere (mekanika klasikoan, mekanika erlatibistan eta mekanika kuantikoan), baina baita termodinamikan eta elektrodinamikan ere.

Dinamika zinematikaren kontrakoa da, zinematikak, objektuen higidura ikertzean, albo batera uzten baititu higidura gertatzeko arrazoiak.

Beste esparru zientifiko batzuetan, hala nola ekonomian edo biologian, ohikoa da fisikaz bezalatsu hitz egitea dinamikaz, hau da, sistema jakin batek denboran zehar duen garapenari erreferentzia egiteko.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search