Dinosauro

Dinosauro
Triasiko-Kretazeoa (Theropodaren ondorengoa den Aves ordenaren espezieak gaur egun bizi dira.)

Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
OrdenaEotetrapodiformes
KlaseaReptilia
Superordena Dinosauria
Owen, 1842
Datu orokorrak
Gizakiak ateratzen dizkion produktuakdinosaur footprint (en) Itzuli

Dinosauroak (grezieraz δεινόσαυρος, musker izugarriak) narrasti[oh 1] talde anitz bat da. Triasiko aroaren erdialdean agertu ziren, orain dela 243 eta 233,23 milioi urte artean[1][2], baina euren jatorriaren eta eboluzioaren denbora zehatza oraindik eztabaidan dago[3]. Triasiko-Jurasiko iraungitze masiboaren ondoren lur lehorreko ornodun nagusi bilakatu ziren, orain dela 201 milioi urte; euren nagusitasunak Jurasikoan eta Kretazeoan zehar jarraitu zuen. Alderantzizko ingeniaritza genetikoa erabiliz[4] eta erregistro fosila aztertuz ikus daiteke hegaztiak lumadun dinosauro modernoak direla[5]: Jurasikoaren amaieran teropodoetatik eboluzionatu zuten[6]. Hegaztiak dira, beraz, Kretazeo-Paleogeno iraungitze masiboari biziraun zioten dinosauro bakarrak, orain dela 66 milioi urte[7]. Dinosauroak, beraz, bi taldetan sailka daitezke: hegazti-dinosauroak, edo hegaztiak eta dinosauro-ez-hegaztiak, hegazti ez diren beste guztiak taldekatzen dituena. Artikulu honetan dinosauro-ez-hegaztiei buruz hitz egiten da.

Dinosauroak animalia talde oso anitza dira, taxonomia, morfologia eta ekologiaren ikuspuntuetatik. Hegaztiak, euren 10.000 espezieekin[8], aniztasunik handiena duen ornodunen bigarren taldea da, Perciformes arrainen ostean[9]. Ebidentzia fosila erabilita, paleontologoek 500 genero ezberdin[10] eta 1.000 espezie baino gehiago identifikatu dituzte[11]. Kontinente guztietan aurki daitezke bizirik (hegaztiak) zein fosilak[12]. XX. mendearen lehen erdian, hegaztiak dinosauro zirela onartu baino lehen, zientzialari gehienek uste zuten dinosauroek odol hotza zutela. 1970eko hamarkadan egindako ikerketak erakutsi zuen, hala ere, dinosauro gehienek metabolismo aktiboa zutela eta interakzio sozial konplexuak izateko gaitasuna zutela. Batzuk belarjaleak[oh 2] ziren eta beste batzuk haragijaleak. Ebidentziak erakutsi du arrautzak errutea eta habiak sortzea dinosauro guztien artean partekatutako ezaugarria dela, hegazti zein ez-hegazti.

Dinosauroen lehen arbasoak bidepoak ziren, baina talde asko gero kuadrupedo egin ziren, eta talde batzuek bi egoeren artean aldatzeko aukera zuten. Adarrak edo gandorrak ohikoak dira dinosauro talde guztietan, eta desagertutako talde batzuek gorputzeko babesak edo arantzak ere garatu zituzten. Biziraun duen hegaztien leinuko kideak txikiak dira, hegan egin ahal izateko, baina dinosauro prehistoriko asko (hegazti zein ez-hegazti) handiak ziren. Sauropodorik handienak 39,7 metroko luzera zuela estimatzen da[13], eta 18 metro arteko altuerak ere neurtu dira. Dinosauroak izan ziren lur lehorrean inoiz egondako animaliarik handienak. Gaur egun ere dinosauro ez-hegaztiak erraldoiak zirelako ustea hedatuta dago, baina hau fosil handiak eskuratzea txikiak baino errazagoa delako da. Dinosauro batzuk oso txikiak ziren, adibidez Xixianykusek 50 zentrimetroko luzera baino ez zuen.

Lehen dinosauro fosilak XIX. mendearen hasieran aurkitu ziren, eta munduko museo askok geroztik erakargarri ikusi dituzte. Nazioarteko kulturaren elementu dira gaur egun dinosauroak. Euretako batzuen tamaina handiaren ondorioz, eta euren natura ikaragarriaren eta fantastikoarengatik liburu eta film ugari egin dira euren inguruan, adibidez Jurassic Park frankizia. Publikoaren interesa dela eta, dinosauroen ikerketak laguntza ekonomiko garrantzitsua du, eta aurkikuntza berriak ohikoak dira komunikabideetan.


Aipuaren errorea: <ref> tags exist for a group named "oh", but no corresponding <references group="oh"/> tag was found

  1. Langer, Max C.; Ramezani, Jahandar; Da Rosa, Átila A. S.. (2018-05-01). «U-Pb age constraints on dinosaur rise from south Brazil» Gondwana Research 57: 133–140.  doi:10.1016/j.gr.2018.01.005. ISSN 1342-937X. (Noiz kontsultatua: 2019-05-25).
  2. (Ingelesez) Martínez, Ricardo; Alcober, Oscar. (2010-10-19). «A new herrerasaurid (Dinosauria, Saurischia) from the Upper Triassic Ischigualasto Formation of northwestern Argentina» ZooKeys 63: 55–81.  doi:10.3897/zookeys.63.550. ISSN 1313-2970. PMID 21594020. PMC PMC3088398. (Noiz kontsultatua: 2019-05-25).
  3. Nesbitt Sterling J.; Barrett Paul M.; Werning Sarah; Sidor Christian A.; Charig Alan J.. (2013-02-23). «The oldest dinosaur? A Middle Triassic dinosauriform from Tanzania» Biology Letters 9 (1): 20120949.  doi:10.1098/rsbl.2012.0949. PMID 23221875. PMC PMC3565515. (Noiz kontsultatua: 2019-05-25).
  4. (Ingelesez) Ronson, Jacqueline. «The Dino-Chickens Are Coming» Inverse (Noiz kontsultatua: 2019-05-25).
  5. (Ingelesez) Fleur, Nicholas St. (2016-12-08). «That Thing With Feathers Trapped in Amber? It Was a Dinosaur Tail» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2019-05-25).
  6. (Ingelesez) Dyke, Gareth J.; Naish, Darren; Cau, Andrea; Lee, Michael S. Y.. (2014-08-01). «Sustained miniaturization and anatomical innovation in the dinosaurian ancestors of birds» Science 345 (6196): 562–566.  doi:10.1126/science.1252243. ISSN 0036-8075. PMID 25082702. (Noiz kontsultatua: 2019-05-25).
  7. Holtz, Thomas R., 1965-. (2007). Dinosaurs : the most complete, up-to-date encyclopedia for dinosaur lovers of all ages. (1st ed. argitaraldia) Random House ISBN 9780375824197. PMC 77486015. (Noiz kontsultatua: 2019-05-25).
  8. «Wayback Machine» web.archive.org 2013-02-04 (Noiz kontsultatua: 2019-05-25).
  9. (Ingelesez) Harmon, Luke J.; Carnevale, Giorgio; Rabosky, Daniel L.; Dornburg, Alex; Alamillo, Hugo; Brock, Chad; Santini, Francesco; Alfaro, Michael E.. (2009-08-11). «Nine exceptional radiations plus high turnover explain species diversity in jawed vertebrates» Proceedings of the National Academy of Sciences 106 (32): 13410–13414.  doi:10.1073/pnas.0811087106. ISSN 0027-8424. PMID 19633192. PMC PMC2715324. (Noiz kontsultatua: 2019-05-25).
  10. (Ingelesez) Dodson, Peter; Wang, Steve C.. (2006-09-12). «Estimating the diversity of dinosaurs» Proceedings of the National Academy of Sciences 103 (37): 13601–13605.  doi:10.1073/pnas.0606028103. ISSN 0027-8424. PMID 16954187. PMC PMC1564218. (Noiz kontsultatua: 2019-05-25).
  11. (Ingelesez) Will the real dinosaurs stand up?. 2008-09-17 (Noiz kontsultatua: 2019-05-25).
  12. MACLEOD, N.; RAWSON, P. F.; FOREY, P. L.; BANNER, F. T.; BOUDAGHER-FADEL, M. K.; BOWN, P. R.; BURNETT, J. A.; CHAMBERS, P. et al.. (1997-03). «The Cretaceous-Tertiary biotic transition» Journal of the Geological Society 154 (2): 265–292.  doi:10.1144/gsjgs.154.2.0265. ISSN 0016-7649. (Noiz kontsultatua: 2019-05-25).
  13. (Ingelesez) Manning, Phillip Lars; Coria, Rodolfo Aníbal; Margetts, Lee; Sellers, William Irvin. (2013-10-30). «March of the Titans: The Locomotor Capabilities of Sauropod Dinosaurs» PLOS ONE 8 (10): e78733.  doi:10.1371/journal.pone.0078733. ISSN 1932-6203. PMID 24348896. PMC PMC3864407. (Noiz kontsultatua: 2019-05-25).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search