Dominique Garat Hiriarte

Dominique Garat Hiriarte

Mayor of Ustaritz (en) Itzuli

1796 - 1798

Frantziako Nazio Biltzarreko kidea

Bizitza
JaiotzaUztaritze1735eko abenduaren 12a
Herrialdea Lapurdi, Euskal Herria
HeriotzaUztaritze1799ko azaroaren 16a (63 urte)
Familia
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaBordeleko Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta abokatua
Lantokia(k)Paris
KidetzaAcadémie nationale des sciences, belles-lettres et arts de Bordeaux (en) Itzuli

Dominique Garat Hiriarte (Uztaritze, 1735eko abenduaren 12a - ibidem, 1799ko azaroaren 16a) lapurtar politikaria izan zen. Familia burges bateko semea Larresoroko apaizgaitegian egin zituen lehenengo ikasketak, eta Bordelen zuzenbideko ikasketak. Bordelen ezkondu, eta han geratu zen 1761. urtetik aurrera. Politikoki monarkikoa bazen ere erreformazale gisa agertu zen. Era berean ilustratua, razionalista eta Hargin beltz sutsua ere izan zen. Bere burua katolikotzat aurkezten zuen baina Biltzar Nazionalean gogor egin zuen erlijio-ordenak ezabatzearen alde.[1] Frantziako iraultzaren testuinguruan nabarmendu zen Garat, Euskal Herrirako eskumenak lortzeko ahaleginetan, bereziki. Garatarrak Uztaritzeko Mailia etxondoan bizi ziren, gero Garatenea deitua.[2]

  1. Azurmendi, Joxe (2020): Pentsamenduaren historia Euskal Herrian, Andoain, Jakin. 226. or.
  2. Madariaga, Ainize. ««Gainbehera ekarri zuen iraultzak; izugarria izan da euskaldunendako»» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-10-11).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search