Doubs (departamendua)

Doubs (25)
Frantziako departamendua
Doubs (25)
Administrazioa
Estatua Frantzia
EskualdeaBorgoina-Franche-Comté
PrefeturaBesançon
PrefetaClaude Jeannerot
PS
AzpiprefeturakMontbéliard
Pontarlier
Barrutiak3
Kantonamenduak35
Udalerriak594
Kokapena
Koordenatuak47°10′N 6°25′E / 47.17°N 6.42°E / 47.17; 6.42
Azalera5.234 km²
Demografia
Biztanleria547096
Dentsitatea104.527,32136034 bizt/km²
Kontseilu Orokorraren webgunea

Doubs (frankoprovenzeraz Dubs) Borgoina-Franche-Comté eskualdeko departamendua da (25). Doubs departamenduak Jurako iparraldea eta sartaldea hartzen ditu. 500 eta 1.000 metro bitarteko goi-ordokiek osatzen dute lurraldea oro har (altuera gorena: Or mendia, 1460 m). Neguak luzeak eta gogorrak dira. Abeltzaintza du jarduera nagusia (haragia eta Gruyère moduko gaztak). Baso ustiapena ere garrantzizkoa da. Baina industria da inondik ere ekonomia jarduera nagusia. Doitasunezko produktuen industria eta erlojuena munta handikoak dira. Zura eta ehun langintza. Mekanika industria (automobilak) Belfort-Montbéliard aldean. Turismoa eta eskia.

Prefektura Besançon hirian dago.

Mugakide ditu Jura, Saona Garaia eta Belfort Herrialdea departamenduak eta Suitza.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search