Dualismo

Ying eta yang Taoismoaren dualismoaren ikurra da

Dualismoa monismoari kontrajarritako sistema filosofikoa da, aurkako bi izateen existentzian sinisten duena. Ezagunak dira, esate baterako, Zoroastroren eta Maniren (manikeismo) dotrinetan Ongiaren eta Gaizkiaren hastapen edo printzipioen arteko bateraezintasuna. Dualismo esaten diogu goien bi printzipio baieztatzen duen teoriari, bata ona dena, eta bestea txarra dena; hauen bidez munduaren sorrera eta eboluzioa azaltzen da. Teoria hau azaltzen da adibidez Yin Yang kontzeptuarekin.

Normalean doktrina dualistak ezaugarri hauek dituzte: Ona dena, argiarekin eta arima edo espirutuarekin identifikatzen da, eta txarra dena iluntasunarekin eta materiarekin identifikatzen da.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search