E (zenbakia)

e konstante matematikoa zenbaki irrazional garrantzitsuenetariko bat da. Bere balioa 2,71828 da eta matematikako adar desberdinetan agertzen da. Izan ere, e konstante matematikoa logaritmo nepertarraren oinarria da. Bere lehenengo 29 dezimalen balioa hau da:

e = 2.71828 18284 59045 23536 02874 7135...

Batzuetan, e zenbakiari Eulerren Zenbakia esaten zaio, Leonhard Eulerren omenez. Beste batzuetan, berriz, Napierren konstantea, John Napier logaritmo-garatzailearen omenez.[1]

Zenbaki horrek garrantzi handia dauka kalkulu eta analisi matematikoan, hain zuzen ere, matematikako funtziorik garrantzitsuenean, hau da, funtzio esponentzialean, geometrian eta i (zenbaki irudikaria) analisi konplexuan eta aljebran den bezala.

Hasieran aipatu dugunez, e zenbakia zenbaki irrazional bat da , zenbakia eta urrezko zenbakia (φ) diren moduan. e zenbakia ezin da bi zenbaki osoren arteko zatidura gisa ezarri. Bestalde, zenbakia bezala, zenbaki transzendentea da, ez baita koefiziente arrazionalak dituen ekuazio aljebraiko baten erroa.

π eta unitate irudikaria (i) ostean, e da matematiketan zenbakirik garrantzitsuenetariko bat.

Eulerrek (1707-1783) erabaki zuen e zenbakiaren ikurra letra horrek izan behar zuela.
John Napier (1550-1617) logaritmoen garatzailea.
« Harrigarria da zenbait zenbaki naturan aurkitzea, esate baterako, π eta e zenbaki irrazionalak. Desintegrazio erradioaktiboan ere agertzen dira. Ezin dira digituen bidez adierazi. Zenbaki horiek idazten hasi eta inoiz ez duzu amaituko, infinitura zoaz, baina aldi berean logikoak dira. Eta logika hori aurki dezakegu bai gizakion baitan eta baita gizakiongandik aparte dagoen errealitatean ere. »

Jose Ramon Etxebarria [2] [3]

  1. Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan: ez da testurik eman :0 izeneko erreferentziarako
  2. «JOSE RAMON ETXEBARRIA, INGENIARIA, IRAKASLEA ETA IDAZLEA “Pentsatzeko gaitasuna lortu duen materiamultzo bat gara”» eu.wikisource.org (Noiz kontsultatua: 2021-03-05).
  3. Zapiain, Markos. (2020-02-05). «“Pentsatzeko gaitasuna lortu duen materiamultzo bat gara” JOSE RAMON ETXEBARRIA, INGENIARIA, IRAKASLEA ETA IDAZLEA» www.noticiasdegipuzkoa.eus (Noiz kontsultatua: 2021-03-04).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search