Eblo | |
---|---|
Bizitza | |
Heriotza | IX. mendea |
Jarduerak |
Eblo- baita Aeblus, Ebalus edo Ebles ere- IX. mendearen hasieran Gaskonian agintea zuen konde frankoa izan zen.
824an, Vita Hludowiciak esana, Aznar eta Aeblus kondeek (Eblus atque Asenarius committees) armada bat zuzendu zuten Iruñea kontrolatzeko[1]. Einharden Annales regni Francorumen esanetan, biek (Aeblus et Asinarius committees) aberastasunez beterik atera ziren Iruñetik. Hala ere "bigarren Orreagako guduan" euskaldunek mendean hartu zituzten[2], Iruñeko erresuma burujabetasuna mantendu eta konde biak atxilotuak izan ziren. Aznarrek, harrapatzaileen senidea (consanguineus) izanik, aske utzi zuten[3], Aeblus, ordea, frankoa zenez, gatibu bidali zuten Kordobaraino, non hil zen.
© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search