Eboluzio

Biologian, eboluzioa belaunaldiz belaunaldi populazio baten herentzia karaktere batzuk beste batzuk baino ohikoagoak bihurtzean datza[1][2]. Ezaugarri hauek ugalketa bidez gurasoengandik kumeetara igarotzen diren geneen edo aleloen espresioak dira. Edozein populaziotan ezaugarri ezberdinak egon ohi dira, mutazio, birkonbinazio genetiko edo beste edozein aldakortasun genetiko dela eta[3]. Hautespen naturala (hautespen sexuala barne) edo jito genetikoa bezalako prozesu-ebolutibo batek aldakortasun horren gainean parte hartzen duenean gertatzen da eboluzioa, ezaugarri horietako bat ohikoagoa edo arraroagoa bilakatzen populazio batean[4]. Eboluzio prozesu honek sortu du existitzen den biodibertsitate osoa, antolamendu biologikoko maila guztietan, izan espezieen artekoa, banakako organismoen artekoa edo molekulen artekoa[5].

Hautespen naturalaren araberako eboluzioaren teoria zientifikoa lehen aldiz Charles Darwinek eta Alfred Russel Wallacek eman zuten aditzera XIX. mendearen erdialdean,eta xehetasun handiz azaldu zuen Darwinek 1859ko Espezieen jatorriaz liburuan[6]. Eboluzioa hautespen naturalaren bidez lehen aldiz demostratu zen behaketa bidez, ikusi zenean normalean biziraun dezaketenak baino kume gehiago sortzen direla. Gainera, organismo bizidunen hiru faktu hauetan ere oinarritzen da:

  1. ezaugarriak aldakorrak dira indibiduoen artean, izan morfologian, fisiologian zein portaeran (aldakortasun fenotipikoa),
  2. aldaera horien ondorioz ugaltzeko eta bizirauteko aukera ezberdinak daude (egokitasun diferentziala), eta
  3. ezaugarri diferentzial horiek belaunaldiz belaunaldi igaro daitezke (egokitasunaren heredabilitatea)[7].

Honela, belaunaldi bakoitzeko kideek, aukera gehiago dute bizi ziren esparruan biziraun eta ugaltzeko hobeak diren ezaugarriak zituztenen kideen ondorengoak izateko. XX. mendearen hasieran, eboluzioaren inguruko beste ideia batzuk, adibidez mutazionismoa edo ortogenesia, gezurtatu ziren; aldi berean, eboluzio darwinista genetika klasikoarekin batu zen eboluzioaren teoria sintetiko berria sortzeko. Teoria honetan, eboluzioak mendeliar aldakortasun genetikoaren gainean eragiten du hautespen naturalak. Teoria honek duen azalpen gaitasun handiagatik eta aurresateko boterea dela eta, biologia modernoaren printzipio zentraletako bat bilakatu da, biodibertsitaterako azalpen bateratu bat emanez.[8][9][10]

Lurraren gainean dauden eta egon diren izaki bizidun guztiek arbaso komun unibertsal bat dute,[11][12][13] orain dela 3.500 eta 3.800 milioi urte inguru bizi izan zena[14]. Erregistro fosilean grafito biogenikotik[15] mikrobio fosiletara[16][17][18], eta horietatik izaki zelulaniztunetara doan progresio bat ikus daiteke. Lurreko biziaren historian zehar biodibertsitatea ezaugarritu da espezie berrien sorreraren bidez (espeziazioa), espezieen aldaketen bidez (anagenesia) eta espezieen galeraren bidez (iraungipena)[19]. Arbaso komun gertukoa duten izaki bizidunek ezaugarri morfologiko eta biokimiko antzekoagoak dituzte, eta horren bidez eraiki daitezke zuhaitz filogenetikoak[20].

  1. Altonaga, Kepa. (2009-09-17). «eboluzio» zthiztegia.elhuyar.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-24).
  2. Hall, , Brian K.. (2008). Strickberger's evolution : the integration of genes, organisms and populations. (4th ed. argitaraldia) Jones and Bartlett ISBN 9780763700669. PMC 85814089. (Noiz kontsultatua: 2018-11-24).
  3. 1942-, Futuyma, Douglas J.,. Evolution. (Fourth edition. argitaraldia) ISBN 9781605356051. PMC 969439375. (Noiz kontsultatua: 2018-11-24).
  4. (Ingelesez) Scott-Phillips, Thomas C.; Laland, Kevin N.; Shuker, David M.; Dickins, Thomas E.; West, Stuart A.. (2014-01-26). «THE NICHE CONSTRUCTION PERSPECTIVE: A CRITICAL APPRAISAL» Evolution 68 (5): 1231–1243.  doi:10.1111/evo.12332. ISSN 0014-3820. PMID 24325256. PMC PMC4261998. (Noiz kontsultatua: 2018-11-24).
  5. 1941-, Hall, Brian K. (Brian Keith),. (2008). Strickberger's evolution : the integration of genes, organisms and populations. (4th ed. argitaraldia) Jones and Bartlett ISBN 9780763700669. PMC 85814089. (Noiz kontsultatua: 2018-11-24).
  6. «KLASIKOAK bilduma - UPV/EHU» www.ehu.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-24).
  7. (Ingelesez) Lewontin, R C. (1970-11). «The Units of Selection» Annual Review of Ecology and Systematics 1 (1): 1–18.  doi:10.1146/annurev.es.01.110170.000245. ISSN 0066-4162. (Noiz kontsultatua: 2018-11-24).
  8. MYERS, PZ. 2006. Ann Coulter: No evidence for evolution?. Scienceblogs.com.
  9. IAP Statement on the Teaching of Evolution
  10. 2006 Statement on the Teaching of Evolution eta AAASk eboluzioaren aurkako politikak salatzen ditu
  11. FUTUYMA, DOUGLAS J.. 2005. Evolution. Sinauer Associates Inc, Sunderlan, Massachusetts. ISBN 0-87893-187-2
  12. GOULD, STEPHEN J.. 2002. The Structure of Evolutionary Theory. Belknap Press. ISBN 0-674-00613-5
  13. Doolittle, W. Ford. (2000-02). «Uprooting the Tree of Life» Scientific American 282 (2): 90–95.  doi:10.1038/scientificamerican0200-90. ISSN 0036-8733. (Noiz kontsultatua: 2018-11-25).
  14. Schopf, J. William; Kudryavtsev, Anatoliy B.; Czaja, Andrew D.; Tripathi, Abhishek B.. (2007-10). «Evidence of Archean life: Stromatolites and microfossils» Precambrian Research 158 (3-4): 141–155.  doi:10.1016/j.precamres.2007.04.009. ISSN 0301-9268. (Noiz kontsultatua: 2018-11-25).
  15. (Ingelesez) Ohtomo, Yoko; Kakegawa, Takeshi; Ishida, Akizumi; Nagase, Toshiro; Rosing, Minik T.. (2013-12-08). «Evidence for biogenic graphite in early Archaean Isua metasedimentary rocks» Nature Geoscience 7 (1): 25–28.  doi:10.1038/ngeo2025. ISSN 1752-0894. (Noiz kontsultatua: 2018-11-25).
  16. «Excite News - Oldest fossil found: Meet your microbial mom» apnews.excite.com (Noiz kontsultatua: 2018-11-25).
  17. (Ingelesez) Pearlman, Jonathan. (2013-11-13). 'Oldest signs of life on Earth found'. ISSN 0307-1235. (Noiz kontsultatua: 2018-11-25).
  18. (Ingelesez) Noffke, Nora; Christian, Daniel; Wacey, David; Hazen, Robert M.. (2013-12). «Microbially Induced Sedimentary Structures Recording an Ancient Ecosystem in the ca. 3.48 Billion-Year-Old Dresser Formation, Pilbara, Western Australia» Astrobiology 13 (12): 1103–1124.  doi:10.1089/ast.2013.1030. ISSN 1531-1074. PMID 24205812. PMC PMC3870916. (Noiz kontsultatua: 2018-11-25).
  19. Assembling the tree of life. Oxford University Press 2004 ISBN 1423720733. PMC 61342697. (Noiz kontsultatua: 2018-11-25).
  20. Joseph., Panno,. (2005). The cell : evolution of the first organism. Facts On File ISBN 0816049467. PMC 53901436. (Noiz kontsultatua: 2018-11-25).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search