Eduki aske

Kultura-lan askeen definizioko logoa.[1]

Eduki askea, eduki librea edo informazio askea kontzeptuaren barruan edozein lan funtzional, artelan edo bestelako eduki sortzaile sartzen da, beti ere baldin eta ez badu lege-murrizketa nabarmenik hirugarren pertsona batek eduki hori erabili ahal izateko, birbanatu ahal izateko edo bertsio aldatu/eratorriak sortu ahal izateko eskubideari dagokionez.[2]

Eduki askeak jabari publikoko obra guztiak hartzen ditu bere barruan, baita egile-eskubidea dutenak ere aipatutako baimen horiek onartu eta babesten dituen lizentzia baten mende baldin badaude. Legeak, omisioz, eskubideen jabeei beren sorkuntzen gaineko kontrol osoa ematen dienez (erreserbatutako eskubide guztiak), esplizituki adierazi behar da obra bat librea dela, normalean obrarekin batera doazen lizentzia-klausulak aipatuz edo txertatuz.

Hala ere, zenbait kasutan egile-eskubidea indarrean irauteko epea agortzen denean lan bat jabari publikotik atera daiteke, eta, ondorioz, berarengatik eratorritako lanak ere ez dira libre izango, eskubideen legea aldatzen bada.[3]

Eduki irekiko edo libreko lizentzien helburuak lankidetza sustatzea eta baliabide irekizko bankuak garatzen laguntzea dira. Horretarako, elkarrekikotasuna errazten duten formulak erabiltzen dituzte, Creative Commons lizentzietan "berdin partekatzea" klausula (ingelesez: share-alike), adibidez.[4] Lizentzia ireki batzuk ez dira libreak, obra baten erabilera batzuk debeka baititzakete, hala nola jatorrizko obraren merkaturatzea edota eratorritako obrak sortzea.[5]

  1. Rossa, Walter (org.); Lopes, Nuno (org.); Gonçalves, Nuno Simão (org.). (2018). Oficinas de Muhipiti: planeamento estratégico, património, desenvolvimento.  doi:10.14195/978-989-26-1556-1. (Noiz kontsultatua: 2021-03-17).
  2. La Bastida i Juan, Ignasi. Creative Commons lizentziak Estatu espainiarrean. www.zehar.net.
  3. (Ingelesez) Anderson, Nate. (2008-07-16). «EU caves to aging rockers, wants 45-year copyright extension» Ars Technica (Noiz kontsultatua: 2021-03-17).
  4. (Ingelesez) Guibault, Lucie; Angelopoulos, Christina. (2011). Open Content Licensing : from Theory to Practice. Amsterdam University Press ISBN 978-90-8964-307-0. (Noiz kontsultatua: 2021-03-17).
  5. Cultura libre : crear, modificar, compartir. 2017 ISBN 978-987-4920-00-3. PMC 1102454594. (Noiz kontsultatua: 2021-03-17).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search