Edvard Munch

Edvard Munch

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakEdvard Munch
JaiotzaÅdalsbruk1863ko abenduaren 12a
Herrialdea Norvegia
BizilekuaOslo
Ekely (en) Itzuli
Edvard Munchs house (en) Itzuli
Lehen hizkuntzanorvegiera
HeriotzaEkely (en) Itzuli eta Oslo1944ko urtarrilaren 23a (80 urte)
Hobiratze lekuaVår Frelsers gravlund (en) Itzuli
Familia
AitaChristian Munch
AmaLaura Cathrine Munch
Ezkontidea(k)ezkongabea
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaOslo Cathedral School (en) Itzuli
Norwegian National Academy of Craft and Art Industry (en) Itzuli
Municheko arte ederren akademia
Hizkuntzakfrantsesa
norvegiera
Jarduerak
Jarduerakmargolaria, artista grafikoa, grabatzailea, marrazkilaria eta arkitektura proiektuen marrazkilaria
Lantokia(k)Oslo
Berlin eta Åsgårdstrand
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
InfluentziakChristian Krohg
KidetzaBerlin Secession (en) Itzuli
Mugimenduasinbolismoa
espresionismoa
Genero artistikoaerretratua
espresionismoa
genero-margolana
paisaia margolaritza
Autorretratua

Musicbrainz: 354cf3f6-aa42-4bb9-8fa1-319af0827900 Discogs: 1291148 Find a Grave: 7403361 Edit the value on Wikidata

Edvard Munch (Løten, 1863ko abenduaren 12a - Oslo ondoan, 1944ko urtarrilaren 23a) margolari eta grabatzaile norvegiarra izan zen.

Espresionismoaren aitzindari izan zen eta Alemanian eragin handia izan zuen. Bere lanetan larrialdia eta bizitzeko zailtasuna azaldu zituen (Garrasia, 1893; Ohearen eta erlojuaren arteko autorretratua, 1940-42).

« Bere obrak giza existentziaren sinfonia handiaren etengabeko aldaeratzat hartu izan dira bere egun-aldeetan, baina, are gehiago, mende-bukaera sentsibilitatearekin bat datorren bezala, gauekoetan. Maitasuna eta gorrotoa, desira eta larritasuna, grinak eta emozioak gizaki modernoaren arima-bizitzaren edo baita giza baldintzaren beraren arketipoetara igotzen dira[1] »

Margolariak bere buruaz esan zuen: Leonardo da Vincik, giza anatomia aztertu eta gorputzak disekatu zituen modu berean, neu arima disekzionatzen saiatu naiz. Hori dela eta, bere lan ugarienak sentimenduekin eta giza tragediekin lotutako gaiak izan ziren, hala nola bakardadea (Malenkonia), larritasuna (Garrasia), heriotza (Buhame baten heriotza) eta erotismoa (Maitaleak, musua). Espresionismoaren aitzindaritzat hartzen da, bere figuren aurpegien eta jarreren adierazgarritasun handiagatik, baita garai guztietako norvegiar margolaririk onena ere.

Edvard Munch sinbolista eta espresionismoaren hasierako ordezkari gisa sailkatuko zuten, zeina XX. mendearen lehen erdiko joera artistiko nagusi izango zen. Oso gaztetatik, 1880ko hamarkadan, Munch artistak bere bizipen emozionalak adierazi nahi izan zituen artean. Horrela naturalismoak kanpotik eta objektiboan zuen ardatz nagusiarekiko haustura irudikatu zuen. 1890eko hamarkada subjektibo eta psikologikorantz irentsiko zuen aldaketa aurreikusten zuen. Larritasuna, heriotza, maitasuna, jelosia eta malenkonia bezalako gai existentzialak oinarrizko bihurtuko dira bere obran.

Arimaren egoera sotilagoak adierazi nahian, bere estilo bereizgarria garatu zuen Munchek. Sentimendu sendoak eta sotilak adierazteko, naturalismotik ezberdina den beste adierazpide bat beharrezkoa zen. Munchen obran, barneko eta kanpoko errealitatea nahasten dira ingerada argiek mugatutako azalera handietan.

Garrasia, 1893an egina, bere lan garrantzitsuenetako bat izan zen. Lan honen ideia poliki-poliki sortzen ari da. 1892an esan zuen:

« Bi lagunekin kalean zehar nindoan eguzkia sartu zenean. Bat-batean, zerua odol gorri bihurtu zen, eta tristura dar-dar bat sentitu nuen. Malko min gogorra, bularrean. Gelditu nintzen; barandaren kontra makurtu nintzen, neke hilkorrez harrapatuta. Odolaren moduko suzko mihiek fiordo urdin-beltza eta hiria estali zituzten. Nire lagunak ibiltzen jarraitu zuten, eta han gelditu nintzen, beldurrez dardarka. Eta amaigabeko garrasi bat entzun nuen naturatik pasatzen. »
  1. Simón Marchán Fiz, Las vanguardias en las artes y la arquitectura (1900-1930), I, Espasa, Madrid, 2000, pág. 57.

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search