Egiptoko aro protodinastikoa

Antzinako Egipto
Dinastiak eta faraoiak
Aro aurredinastikoa
Aro protodinastikoa
Aro Goiztiarra

I.a - II.a

Inperio Zaharra

III.a IV.a V.a VI.a

Tarteko Lehen Aroa

VII.a VIII.a IX.a X.a XI.a

Inperio Ertaina

XI.a XII.a

Tarteko Bigarren Aroa

XIII.a XIV.a XV.a XVI.a XVII.a

Inperio Berria

XVIII.a XIX.a XX.a

Tarteko Hirugarren Aroa

XXI.a XXII.a XXIII.a XXIV.a XXV.a

Aro Berantiarra

XXVI.a XXVII.a XXVIII.a XXIX.a XXX.a XXXI.a

Aro Helenistikoa

Mazedoniarra . Ptolomeotarra

Erromatar Aroa
Sukarriz eta boliz eginiko aizto zeremoniala. Guebel el-Arak. K.a. 3200.

Egiptoko aro protodinastikoa (ohi K.a. 3200 eta K.a. 3000 bitartean kokatzen dena), Egiptoko aro aurredinastikoaren azken fasetzat hartzen da. 0 Dinastia edo Aro aurredinastiko berantiarra bezala ere ezagutzen da.

Egiptoar gobernarien 0 dinastia, urte askoan, egiptologoek baztertu egin zuten, soilik Flinders Petriek eta Emile Amelineauk Abidoseko Umm el-Qaabeko hilerrian, XIX. mendearen amaieran eta XX. mendearen hasieran eginiko indusketetatik eta James Edward Quibellek Hierakonpolis edo Nejenen eginiko indusketetatik aurrera onartzen delarik.

Aro aurredinastikoaren amaierarekin lotua dago, Naqada III aroa bezala ere deitua. Bertan, Egipton, K.a. 3200 eta K.a. 3100 bitartean gobernatu zuten zenbait gobernari daude: Horus-Ro edo Iry Hor (K.a. 3200-K.a. 3175), Horus Ka edo Ka Sehen (K.a. 3175-K.a. 3150) eta Horus Eskorpioi edo Serket (K.a. 3150-K.a. 3100).

Jatorriz Goi Egiptokoak ziren gobernari hauek, beti eztabaidagai dira, euren erreinuen hedapenari buruz giza zibilizazioen hain antzinako garaietan, baita Alemaniako Arkeologia Institutuak Abidosen eginiko indusketa berrien eta, duela gutxirarte, Michael Hoffmanek eta Barbara Adamsek Hierakonpolisen zuzendutakoen ondoren ere.

Lehen errege hauen nortasuna, Palermoko Harrian agertzen da, ia 700 urte beranduagokoa dena, eta ia 2000 urte beranduago egin ziren beste faraoi zerrenda batzuetan, Abidoseko Errege Zerrenda, Saqqarako Errege Zerrenda eta Turineko Errege Kanona kasu. Balizko gobernari baten irudikapenik antzinakoena, Abidoseko pitxer batean aurkitu da, eta hiri hau, hiriburua zen Tinisen hil gune bat zeneko garaikoa da. Haurdun dagoen emakume baten ondoan, shentia (gonatxoa) jantzita eta buruan luma bat daramatzan gizon bat irudikatzen da, mazo bat eutsiz, beranduago erregeen irudikapenetan errepikatu zen postura batean.

Garai honetan, lehenengo benetako hiriak agertzen dira, Tinis Abidosen, Nubet Kom Ombon, Nekheb El Kab edo Ilitiaspolisen, Nejen Hierakonpolisen, Per-Montu Hermontisen, Uetyeset-heru Edfun eta Ab Elefantinan.

Garai honetako tipikoak dira harrian zizelkaturiko ontzi bikainak, laban zeremonialak, Guebel el-Arakekoka bezala, kosmetikoentzako paletak edo mazo buru botibo eta gerrakoak.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search