Ekosistema

Gribskov basoa, Sealandeko (Danimarka) iparraldean

Ekosistema ingurune jakin bateko osagai fisiko eta bizidunek eta elkarren arteko harremanek osatzen duten sistema biologikoa da. Osagai fisikoei faktore abiotiko (tenperatura, hezetasuna, lurzorua, ura, etab.) deritze eta eratzen duten inguruneari, berriz, biotopoa. Osagai bizidunei faktore biotiko (landareak eta animaliak) deritze eta eratzen duten inguruneari, berriz, biozenosia.

Aipatutako faktore abiotiko eta biotikoek kate trofikoen bidez lotutako sistema irekia osatzen dute, kanpoko ingurunearekin materia eta energia trukatzen dituena. Truke horretan duten zereginaren arabera, ekosistemaren parte diren izaki bizidunak bost maila trofikotan sailkatzen dira:


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search