Eleberri beltz

Eleberri beltza literatura genero bat da, polizia eleberriarekin hertsiki erlazionatuta. Izan ere, hainbat ezaugarritan paretsuak dira genero horiek: krimena argitzeko beharra, errealismoa eta idazkera zuzena... baina nobela beltzean bilbea, giroa eta pertsonaien hartu-emana patu ilun eta etsigarri batean biltzen da. Protagonista usu ez da detektibea edo polizia, biktima, susmagarria edo hiltzailea baizik, bere burua suntsituko duen jokabidean dago murgilduta, horretarako maiz sexu-harremanez baliatzen delarik.

Aurrekariak baditu ere, beltza terminoa Bigarren Mundu Gerraren ostean zabaldu zen, Hollywooden zinema beltza gogoan, batik bat zenbait idazle estatubatuarren lanak sailkatzeko, hala nola James M. Cain, Cornell Woolrich, Dorothy B. Hughes, Jim Thompson, David Goodis, Gil Brewer, Charles Williams, edo Elmore Leonard. Frantzian sortu zen beltz delako label hau, non Gallimard argitaletxeak, 1945ean, Série noire (Sail beltza) izeneko bilduma plazaratu baitzuen, gehienbat AEBetako hardboiled delakoaren itzulpenak.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search