Elhuyar Fundazioa

Elhuyar Fundazioa
Datuak
Motaargitaletxea, fundazioa eta ikertaldea
HerrialdeaEspainia
Jarduera
KidetzaEuskal Editoreen Elkartea
Erabilitako hizkuntzaeuskara
Agintea
Legezko formairabazi asmorik gabeko elkartea
Historia
Sorrera1972
Jasotako sariak
Argia Sariak  (2002, 1994)
webgune ofiziala
Inguma: elhuyar-kultur-elkartea

Elhuyar Fundazioa zientzia eta teknologia gizarteratzen eta euskararen garapena bultzatzen diharduen elkarte bat da, 1972an jaioa. Kultura elkarte gisa egin zituen lehen urratsak, Elhuyar Kultur Elkartea izenarekin, eta 2002an fundazio bihurtu zen.[1] Donostiako Goi Mailako Ingeniaritza Eskolan ibiliak ziren eta zebiltzan euskaltzale batzuek sortu zuten, beren gaiak euskaraz landu nahi zituztelako. Izena, berriz, Elhuyar anaien omenez jarri zioten elkarteari.[2][3]

Irabazi asmorik gabeko erakundea da, eta diru iturri hauek ditu: bazkideen ekarpenak, diru-laguntza publikoak eta Elhuyarrek ekoizten dituen produktuetatik lortutako mozkinak.[1]

Elhuyar Hiztegiaren 4. argitalpenaren aurkepena 2013an

Elhuyar taldearen barruan, fundazioa ez ezik, bi sozietate mugatu ere badira:[4]

  • Elhuyar Aholkularitza.
  • Orai: makinen eta pertsonen arteko komunikazioa ahalbidetzen duten teknologiak garatzen dituzte, hainbat arlotan (adimen artifiziala, itzulpengintza automatikoa, itzulpengintza laguntzeko tresnak, testu zuzentzaileak, Interneteko bilatzaileak eta sare semantikoak, euskaraz lan egiteko aplikazioak, hiztegiak, adimen lehiakorra, hizketa-teknologia).[5]
  1. a b «Nor gara: Elhuyar Fundazioa»[Betiko hautsitako esteka], Elhuyar Fundazioaren webgunean.
  2. Inaki Irazabalbeitia: «Elhuyar taldea: izena eta izana»[Betiko hautsitako esteka], 1997-11-01.
  3. Telleria Sarriegi, Enekoitz. (2022-02-15). «Elhuyar: 50 urte erantzun bila» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-06-10).
  4. «Nor gara»[Betiko hautsitako esteka], Elhuyar Fundazioaren webgunean.
  5. Elekaren webguneko orri nagusia.

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search