Elikagaien industria

Janari paketatuz betetako ilarak supermerkatu batean.
Parmigiano-Reggiano gazta lantegi moderno batean.

Elikagaien industria edo janarien industria munduko populazio osoa janariz hornitzen duten negozioen multzo anitz, konplexu eta globala da. Iraupen nekazaritzatik eratorritako janariak eta ehiztari-biltzaileek eskuratutakoak soilik daude sistema horretatik kanpo.

Nekazaritza eta abeltzaintza askoen eskaintza batetik datozen elikagaiak ekoizteko, hautatzeko, prozesatzeko, garraiatzeko eta saltzeko etapak hartzen ditu. Bere produktuek transformazio-prozesu batzuk bizi dituzte, eta prozesu horiek gizartearen kontsumoarekin amaitzen dira. Nekazaritzatik eratorritako janariak eta ehiztari-biltzaileek eskuratutakoak bakarrik daude sistema horretatik kanpo.

Kontzeptuaren barruan sartzen dira gizakien eta animalien kontsumorako elikagaiak garraiatu, jaso, biltegiratu, prozesatu, kontserbatu eta zerbitzatzeaz arduratzen diren faseak barneratzen dira industria honen barruan.

In dustria honetan erabiltzen diren lehengaiei dagokionez, hiru azpitaldetan banatuko genituzke: Lehengaiak landare-jatorriko (nekazaritza), animalia-jatorriko (abeltzaintza) eta produktu fungikoak (perretxiko edo onddoena) dira batez ere.

Elikagaien zientziari eta teknologiari esker, industria honen aurrerapenak gora egin du, eta gaur egun eguneroko elikaduran eragin digu, dietan eskuragarri dauden elikagaien kopurua nabarmenki handituz.

Ekoizpena handitzearekin batera, gero eta ahalegin handiagoa egin da herrialdeetako higienearen eta elikadura-legeen kontrolean, prozesuak eta produktuak erregulatzeko eta bateratzeko helburuarekin.

Elikagaien industria mundu mailako negozio sare konplexu eta globala da, munduko biztanleriak kontsumitutako elikagai gehienak hornitzen dituena. Gaur egun elikagai-industria oso dibertsifikatua dago, industria txiki-handi, tradizional eta familiarrak barneratzen dituelarik. Hau dena, industria prozesu handi, kapitalista eta mekanizatuago batera doalarik. Hala eta guztiz ere, gaur egun elikagai industria asko tokiko nekazaritza, produktu edo arrantzaren mende daude ia osorik.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search