Elisabet II.a Espainiakoaren erregealdia

Elisabet II.a Espainiakoa.

Elisabet II.a Espainiakoaren erreginaldia 1843ko azaroan hasi zen, Espartero erbesteratu ondoren. Elisabet II.a Espainiakoari une hartan adin nagusitasuna eman zioten, hamahiru urte baino ez zituen arren. Erregealdi horretan, izaera zentralista zuen estatu liberala finkatuko zen behin betiko, alderdi moderatuak izan baitzuen boterea erregealdi osoan, biurteko progresistan izan ezik. Hego Euskal Herrian, foru sistema erregimen konstituzional berrira egokitzeko negoziazioek aurrera jarraitu zuten.

Isabel II.aren erreginaldia alderdi sisteman zegoen oinarrituta. Izan ere, handikiek kontrolatzen zuten bizitza politikoa eta hauteskundeetan ustelkeria eta trikimainak ziren nagusi. Gainera, handikiak gizartetik urrun zeuden, eta hauteskundeetan oso jende gutxik hartzen zuen parte, herritar arruntak ikusle hutsak ziren. Bost alderdi handi egon ziren etapa honetan. Ezkerretik eskuinera: alderdi demokrata, alderdi progresista (Espartero izan zen alderdi honetakoa), Batasun Liberala, alderdi moderatua eta alderdi karlista. Isabel II.aren erreginaldia hainbat etapetan banatzen da:


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search