Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna

Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna
Irudia
Motanazioarteko egun
Honen izena daramaemakume
Commemorates (en) Itzuliemakume
Indarraldi1909ko otsailaren 28a - 
EgunMartxoaren 8

Webguneun.org…
Hashtag#WomensDay eta #InternationalWomensDay
Facebook: Internationalwomensday Twitter: womensday Edit the value on Wikidata
Egunero izan dadin Martxoak 8! - Basauri, 2021, Arizgoiti metroa
1914ko martxoaren 8ko kartela, emakumeentzako boto eskubidea eskatzen.

Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna martxoaren 8an ospatzen da. Herrialde gehienetan Emakumearen Nazioarteko Eguna izenarekin ere ezagutzen da.[1] Emakumeen eskubideen aldeko borroka ezberdinak gogoratzeko zein eskubide horiek betetzea eskatzeko erabiltzen da eguna.

Emakumeen Nazioarteko Eguna, lehenengoz, 1909ko otsailaren 28an ospatu zen, Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) New York hirian, AEBetako Alderdi Sozialistak antolatuta. 1917ko martxoaren 8an[oh 1] Errusiar Inperioko hiriburua zen Petrograden (gaur egungo San Petersburgo) oihalgintzako emakume langileek manifestazioa abiatu zuten, eta hiri guztia hartu zuten; hura izan zen Errusiako Iraultza piztu zuten ekintza nagusietako bat.[2] Egun hau batez ere herrialde eta mugimendu sozialista eta komunistek ospatu izan zuten, harik eta 1975ean Nazio Batuen Erakundeak nazioarteko egun izendatu zuen arte.[3]

  1. UN Women Watch | International Women's Day - History. (Noiz kontsultatua: 2017-03-08).
  2. (Errusieraz) «Февральская революция» РИА Новости (Noiz kontsultatua: 2017-03-08).
  3. (Ingelesez) International Women's Day 2008: Investing in Women and Girls. (Noiz kontsultatua: 2017-03-08).


Aipuaren errorea: <ref> tags exist for a group named "oh", but no corresponding <references group="oh"/> tag was found


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search