Emari (likidoa)

Emaria denbora jakin batean isurtzen duen likido-kantitatea da. Hidrologian erabiltzen denean ibai edo beste ur-ibilgu bati buruz esaten da sarri. Fluidoen dinamikan erabiltzen denean dukto baten sekziotik (hodia, oleoduktoa, ibaia, kanala...) denbora-unitate batean igarotzen den fluido kopurua da. Normalki fluxu bolumetrikoarekin identifikatzen da, edo denbora-unitate batean azalera batetik igarotzen den bolumenarekin. Gutxiagotan fluxu masikoarekin lotzen da, hau da, denbora-unitate batean azalera batetik igarotzen den masa.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search