Energia nuklear

Zentral nuklearra.

Energia nuklearra atomoaren nukleoan gordetzen den energia da. Atomoak beren ezaugarriei eutsiz banatu daitezkeen partikularik txikienak dira. Atomoaren nukleoan protoiak eta neutroiak daude batera. Energia nuklearrak bi partikulak batera egoteko energia sortzen du. [1]

Erreakzio nuklearretan askatzen den energia energia nuklearra da. Erreakzio hauek zenbait elementu kimikoren isotopo batzuen nukleo atomikoetan gerta daitezke.

Mota honetako erreakziorik ezagunena, erreaktore nuklearretan arrunta dena, uranio-235 isotopoaren (235U) fisioa da. Hala ere, erreaktoreetan beste isotopo batzuk parte hartzen duten erreakzioak ere gertatzen dira. Naturako erreakzio nuklearrik usuena izarretan gertatzen den deuterio-tritio (2H-3H) bikotearen fusioa da.

Hedaduraz, energia nuklear deritzo, baita ere, energia horretaz egiten den aprobetxamenduari, esaterako energia elektrikoa edo energia termikoa lortzeko prozesuari, eta aprobetxamendu horren inguruan existitzen den ezagutza eta teknikei.

  1. Consejo de seguridad nuclear,  “Energia nuclear”

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search