Enpresa publiko

Enpresa publiko bezala ezagutzen da estatuaren jabetzakoak diren enpresak edo sozietateak, beti ere estatua nazionala, munizipala edo estratu administratiboa denean, modu partzial edo total batean.

Enpresa publikoak behar-beharrezko ondasun eta zerbitzuak eskaintzeko asmoz sotzen dira eta gobernuaren partaidetza osoa edo gehiengoa dute. Izan ere, Estatuak erakunde horren administrazioaren gaineko kontrola du, hau da gobernuak sortutako erakunde eta organismoek zuzentzen, administratzen eta kontrolatzen dute[1]. Hala ere, Europar Batasunak honela definitzen du enpresa publiko bat: botere publikoek, zuzenean edo zeharka, jabetzaren, finantza-partaidetzaren edo haiek arautzen dituzten arauen arabera eragin nagusia izan dezakeen edozein enpresa[2].

Erakundearen jabetza partziala izanez gero, enpresa bat publikotzat hartzen den ala ez erabakitzeko irizpidea ez da sektore pribatuaren esku dauden ekintzen ehunekoa, baizik eta Estatuak enpresan erabakiak hartzeko prozesuari buruz duen kontrol eraginkorra. Enpresa publikoaren funtsezko elementua Estatuak konpainian presio politiko zuzena egiteko duen gaitasuna da. Akziodun nagusia Estatua da, askotariko helburuak izan ditzakeena eta, are gehiago, prozesu politikoarekin aldatzen direnak.

Enpresa publiko batean estatua da enpresaren jabea enpresa publikoetan eta horietan helburua ez da izaten ahalik eta irabazi handienak lortzea, baizik eta errentagarritasun ezagatik ekonomia kapitalistako merkatuak batzuetan eskaintzen ez dituen ondasun eta zerbitzuak ekoiztea, hala nola garraio publikoa eta ikerkuntza; enpresa publikoak dira esaterako, Euskotren eta Euskal Herriko Unibertsitatea; ekonomia sozialistetan, berriz, enpresa publikoak denetariko jardueretan nagusitzen dira, sozialismoaren printzipio politikoei jarraituz.

  1. Art.6.1. Texto Refundido de la Ley General Presupuestaria.
  2. (Gaztelaniaz) Quiroga, Fabian. (2019-10-07). «¿Cuáles son las Áreas Funcionales de una Empresa?» TU ECONOMÍA FÁCIL (Noiz kontsultatua: 2022-12-05).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search