Epigrama

Antología palatina, 101. orrialdea, Universitätsbibliothek Heidelberg (Cod. Pal. graec. 23 Anthologia Palatina).

Epigrama (antzinako grezieraz: ἐπί-γραφὼ: gain-idatzi) edo ziri-bertsoa esaten zaie poema labur umoretsu edo ironiatsuei.

Esaten da Grezia Klasikoan zenbait objektutan idazten ziren testuei esaten zitzaiela epigrama eta hortik datorrela hitza baina Antzineko Grezian bertan objektuetatik harago joan zen epigramak idazteko joera. Erdi Aroan, epigramen zenbait antologia egin ziren[1] eta garrantzi berezia ematen zaio Bizanzion, X. mendean Constantí Cèfales jaunak egin zuenari, Antologia Palatina delakoari. Horren eskuizkribu bat, kodex bat, Heidelbergeko Unibertsitateko liburutegian gordetzen da.

Antzinako Erromako poeta batzuek ere epigramak idatzi zituzten, esaterako: Lukano, Katulo eta Martzial.

Berpizkundeko literaturan eta geroagokoan ere epigrama moldeak bizirik iraun du.

  1. (Ingelesez) http://en.wikipedia.orgview_html.php?sq=technocracy&lang=eu&q=List_of_anthologies_of_Greek_epigrams

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search