Epikuro

Epikuro

scholarch of the Epicurean school (en) Itzuli

K.a. 311 - K.a. 270 - Hermarchus (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaSamos uhartea, K.a. 342
HerrialdeaAntzinako Atenas
HeriotzaAtenas, K.a. 270 (71/72 urte)
Hobiratze lekuaAtenas
Heriotza moduaberezko heriotza: Giltzurruneko kalkulua
Familia
AitaNeocles
AmaChaerestrate
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakantzinako greziera
Irakaslea(k)Nausiphanes (en) Itzuli
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakfilosofoa eta idazlea
InfluentziakAristipo, Demokrito eta Pirron
Mugimenduaepikureismoa
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaAntzinako Greziako erlijioa

Discogs: 5361693 Edit the value on Wikidata

Epikuroantzinako grezieraz Ἐπίκουρος, Epikuros— (Samos uhartea, K.a. 341Atenas, K.a. 270) Antzinako Greziako filosofoa izan zen. Epikurok obra asko idatzi zituen, baina gehienak galdu egin dira. Hark idatzitako hiru gutun (Herodotori gutuna fisikaz, Pitoklesi gutuna meteoroei buruz —zalantzan dago harena den ala ez—, Menezeori gutuna moralaz) eta aforismo batzuk baizik ez dira geratu. Epikuro Demokritoren jarraitzailetzat har daiteke fisikaren alorrean (atomismoa), baina ez zion haren determinismoari jarraitu. Ataraxia edo bizitzako gorabeheren kezkarik gabeko egoera lortzeko, heriotzaren beldurra kentzea ezinbestekoa dela zioen heriotzaren esperientziarik ez dugulako. Autore batzuek uste dute, aldiz, heriotzaren hurbileko esperientziak izan zituelako iritsi zela Epikuro ondorio horretara.[1] Epikuroren iritzian jainkoak, baldin badira ere, giza jendearengandik urrun daude, eta ez zaie jaramonik egin behar. Bere garaiko erlijio tradizioarekiko ikuspegi oso ezberdina erakusten du.[2] Greziako erakunde politikoak desagertzeko bidean zeudenean, Epikurok atsegin sentsualak eskaintzen duen bidea proposatu zuen, ez gizona sentsualitatearen mendeko geratzeko, oinaze fisikoak eta barne-arrangurak uxatzeko baizik.

  1. Azurmendi, Joxe (2009): Azken egunak Gandiagarekin, Donostia, Elkar. 224. or. et. hur.
  2. Aguirre, Javier; Lavilla, Jonathan (2023): "Sarrera" in Zoriontasunaren defentsan. Epikuro, Iruñea, Katakrak. 23. or.

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search