Eraztun

Egiptoar eraztuna

Eraztuna, uztai bat da, gehiago edo gutxiago apaindua egon daitekeena, eskuko hatzen apaingarri gisa erabiltzen dena. Eraztun osoa hiru zatiz osatuta dago

  • uztaia
  • txatoia gutxi gora-behera, laua den zatia
  • harribitxia (txatoiaren gainean jarria), sarri, hori imitatzen saiatzen diren beira edo esmalteekin ordeztua dena, edo grabatu huts batekin, dokumentuak egiaztatzeko zigilu bezala balio zuena.

Harribitxia, taila edo erliebeekin apaindua egoten ohi da, eta, existitzen ez denean, txatoiak, orokorrean, hizki edo irudi grabatuak daramatza. Txatoia edo harribitxia nabarmentzen duten irudien formagatik, eraztunaren jatorria ezagutu daiteke.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search