Eraztunen Jauna

Eraztunen Jauna
Eraztun Bakarra, eleberriaren trama horren suntsipenaren inguruan biratzen da.
Datuak
IdazleaJohn Ronald Reuel Tolkien (1937 - 1949)
Argitaratze-data1954
GeneroaEleberria, fantasia epikoa, abentura
Jatorrizko izenburuaThe Lord of the Rings
HizkuntzaIngelera
ArgitaletxeaGeorge Allen & Unwin
Herrialdea Erresuma Batua
OCLC1487587
SariakInternational Fantasy Award (1957) 20. mendeko 100 liburuak (1999) Prometheus saria (2009)
Euskaraz
IzenburuaEraztunen Jauna
ItzultzaileaAgustin Otsoa Eribeko
Argitaratze-data2003
Orrialdeak1404
ISBN9788481362589
Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da.
Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da. Bideoak dituzten artikulu guztiak ikus ditzakezu hemen klik eginez gero.
Eraztunen Jaunaren gaineko zortzi datu.

Eraztunen Jauna (ingelesez The Lord of the Rings) J. R. R. Tolkienek idatzitako eleberri epiko fantastiko bat da. Istorioa Hobbita liburuaren bigarren zati bezala hasi bazen ere, berehala handitu eta sakondu zen. 1937 eta 1949 bitartean idatzi zen, bereziki Bigarren Mundu Gerran zehar, eta 1954 eta 1955ean hiru liburukitan argitaratu zen: Eraztunaren Elkartea, Bi dorreak eta Erregearen itzulera. Harrez gero behin eta berriro birrargitaratu da, 38 hizkuntzatan guztira, tartean euskaraz. 2001 eta 2003an eleberriaren inguruan Peter Jacksonen kaleratutako filmek liburuaren ospea handitu dute.

Liburuko garaia zein espazioa asmatua da eta hau azaltzeko, Tolkienek legendarium hitza erabili zuen. Erdialdeko Lurraldean kokatzen da eleberria, Eguzkiaren Hirugarren Aroaren amaieran eta Eguzkiaren Laugarren Aroaren hasieran[1]. Gizakiez gain, beste hainbat izaki (hobbitak, elfoak, nanoak, orkoak...) bizi dira mundu horretan. Izan ere, protagonista nagusiak hobbitak dira, zeinen ardura Boterearen Eraztuna suntsitzea baita, Sauronek, gaizkiaren jaun ilunak, eskuratu baino lehen. Hori lortzeko, Eskualde lasaitik irten eta gerran eta arrisku imajinaezinetan murgiltzen dira.

Liburua berez garrantzitsua bada ere, aurreko ibilbide baten azken urratsa baino ez da. Tolkien ibilbide mitologiko horretan 1917tik aritu zen, eta bere filologia, mitologia eta erlijio ezagupenek eragin zioten.

Ezagupen filologikoari dagokionez, Tolkienek hamabost hizkuntzatik gora asmatu zituen[2], asmatutako hizkuntza horiek eman zioten forma Eraztunen Jauna eleberriari eta berak sortutako fizkiozko unibertsoari. Hizkuntza horiek sortzen hainbat urte eman zuen eta bi dira osatuen eta garatuen daudenak: quenya eta sindarina[3]. Hizkuntza elfikoak dira biak; Tolkienen unibertsoan quenya oso hizkuntza zaharra da, "latin elfikoa", hain zuzen ere,[4] eta zeremonia eta errituetan zein zientzian erabiltzen da; sindarina, aldiz, bizirik dirauen hizkuntza da, egunerokoan komunikatzeko erabiltzen dena. Azken hizkuntza honetan daude idatzita eleberriko hainbat leku izen, aztikeria eta pasarte.

  1. (Gaztelaniaz) Tierra Media. 2020-11-20 (Noiz kontsultatua: 2021-03-06).
  2. (Gaztelaniaz) 20minutos. (2015-02-10). «Del élfico al dothraki pasando por el klingon: la moda de aprender lenguas construidas en la ficción» www.20minutos.es - Últimas Noticias (Noiz kontsultatua: 2021-03-06).
  3. (Ingelesez) Fernández, Leticia Gándara. «Tolkien, el señor de las lenguas» The Conversation (Noiz kontsultatua: 2021-03-06).
  4. (Ingelesez) Fernández, Leticia Gándara. «Tolkien, el señor de las lenguas» The Conversation (Noiz kontsultatua: 2021-03-08).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search