Eremu magnetiko

Iman batek sortutako eremu magnetikoaren forma agerian geratzen da, paper-orri gaineko burdinazko karrakaduren orientazioagatik.

Eremu magnetikoa korronte elektrikoen eta material magnetikoen eragin magnetikoaren deskribapen matematikoa da. Eremu magnetikoa, edozein puntutan, bi baliok zehazten dute: norabidea eta magnitudea; beraz, eremu bektoriala da, zehazki, eremu magnetikoa bektore axial bat da. [1] [2]

Elektromagnetismoan, "eremu magnetiko" terminoa bi bektore-eremu desberdinentzako, baina hertsiki lotutakoentzako, erabiltzen da, B eta H. Nazioarteko Unitate Sisteman, H, eremu magnetikoaren intentsitatea, ampere zati metroko neurtzen  da (A/m). [3] B, indukzio magnetikoa, teslan bidez neurtzen da (SI oinarrizko unitateetan: kilogramo/(segundo2 * ampere)) [3]. H eta B ez datoz bat magnetizazioa azaltzeko moduarekin. Hutsean, bi eremuak hutsezko permeabilitate bidez erlazionatuta daude (B=μ0*H), baina material magnetizatu batean, terminoak puntu bakoitzeko magnetizazioaren arabera aldatzen dira.

Eremu magnetikoak teknologia moderno guztietan erabiltzen dira, batez ere, ingeniaritza elektrikoan eta elektromekanikoan. Eremu magnetiko birakariak motor elektrikoetan nahiz sorgailuetan erabiltzen dira. Transformadoreen gisako gailu elektrikoetan eremu magnetikoen elkarreragina zirkuitu magnetiko gisa kontzeptualizatu eta ikertzen da. Indar magnetikoek karga-eramaileei buruzko informazioa ematen dute material batean, Hall efektuaren bidez. Lurrak bere eremu magnetikoa sortzen du, Lurreko ozono-geruza eguzki-haizetik babesten duena eta nabigazioan ezinbesteko bihurtzen da iparrorratza erabiltzeko.

  1. (Gaztelaniaz) Sol 90. (2014-02-17). Energía. Britannica Digital Learning ISBN 978-1-62513-139-3. (Noiz kontsultatua: 2022-03-13).
  2. «The Feynman Lectures on Physics» www.feynmanlectures.caltech.edu (Noiz kontsultatua: 2022-03-13).
  3. a b «Unitateen Sistema Internazionala» www.sc.ehu.es (Noiz kontsultatua: 2022-03-13).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search