Erradiazio termikoa, gorputz guztiek askatzen duten energiari deritzo. Energia honen garraiatzaileak uhin elektromagnetikoak dira, uhin hauek partikula kargatuen bibrazioaren eraginez gertatzen dira. Erradiatzen duen gorputzean, beste gorputzagandik hartzen duen energia eta askatzen duen energia berdintzen bada, energia oreka bat dagoela esango da. Kasu honetan gorputzak beste gorputzengandik isolaturik egon beharko dira oreka perfektu bat egoteko eta tenperatura jakin bat izango du. Erradiazio termikoaren espektroak izaera jarraia du eta uhinaren luzera X-izpien eta irrati uhinen artekoa izan daiteke. Banaketa hau, gorputz igorlearen araberakoa da.
© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search