Erradiografia

Ukondo baten erradiografia.

Erradiografia argi ikusgaia ez den beste erradiazio elektromagnetiko batzuk, batez ere X izpiak, erabilita gauzaki opakuen barneko egitura erakusten dituzten irudiak ekoizteko teknika bat da.

Giza gorputzaren barneko elementuak ikusteko balia daiteke. Gorputzeko atal guztiak ager daitezke erradiografiei esker, baina bereziki hezurrak, aparatu kardiobaskularra, arnas aparatua eta organo batzuk (giltzurrunak, hesteak edo puxika). Burmuina edo pankrea erakusteko, adibidez, ez dira baliagarriak.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search