Erreaktore nuklear

Zentral nuklearra Kewauneen, Wisconsin.

Erreaktore nuklearra material fisionagarrien kate-erreakzioa hasi eta kontrolatzeko erabiltzen den erreaktorea da[1]. Zentral nuklearretan energia sortzeko erabiltzen da, eskuarki elektrizitatea ekoizteko. Uraniotik plutonioa sortzeko ere erabili daiteke, gero arma nuklearretarako lehergai gisa erabiltzeko adibidez.

Fisio erreaktore baten potentzia alda daiteke KW termiko batzuetatik 4500 MW termikoetara (1500 MW "elektrikoak"). Ura eskuragarri den lekuetan instalatu behar dira, edozein zentral termiko bezala, zirkuitoa hozteko, eta leku sismiko egonkorretan eraiki behar dira istripuak saihesteko.

Erreaktore nuklearraren lehen prototipoa Enrico Fermik egin zuen, hala ere ez zen izan Lurrean funtzionatu zuen lehena. Oklon ebidentziak daude Lurrean erreaktore nuklear naturalak sortu zirela duela 2000 urte.

  1. http://www1.euskadi.net/euskalterm/cgibila7.exe?hizkun1=G&hitz1=reactor+nuclear*&gaiak=0&hizkuntza=eu Euskalterm or..

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search