Errepublika federal

Errepublika Federala delakoa Federazioa eta era berean Errepublika bat da. Errepublika batean agintariak demokratikoki aukeratuak egon behar dute, eta euren karguak ez daude oinordekotza bidez edo norbaiten aukeraketaren bidez eskuratuak. Zentzun honetan, monarkia konstituzionalak edo monarkia parlamentarioak ez dira berez errepublikak, estatu buruzagiak bere kargua oinordekotza bidez eskuratu baitu, aldiz errepublika batean estatu buruak bere kargua demokratikoki eskuratua izan behar du. Errepublikak errepublika parlamentario edo errepublika presidentzialista gisa antolatuak egon daitezke.

Federazio bat eskualde autonomoen izenaz (ohikoena "estatuak" izatea da) edo gobernu zentral federal batez osatua egon ohi da. Federazio batean eskualde autonomoen autogobernua (eskualde hartako hiritarrek demokratikoki hautatua) berezko konstituzio batez berretsia dago eta ezin liteke gobernu zentralaren aldebakarreko erabaki baten ondorioz baliogabetua izan.

Hiru estatuk euren buruak errepublika federal gisa izendatu ohi dituzte: Alemaniako Errepublika Federala, Nigeriako Errepublika Federala eta Etiopiako Errepublika Federal Demokratikoa. Izen honen beste aldaera bat "Errepublika Federatiboa" Brasilen izenan agertzen da. Azkenik, Mexiko eta Ameriketako Estatu Batuek euren buruak "estatuen batasuna" gisa definitzen dituzte. Federazio guztiak ez dira errepublikak: adibidez, Kanada eta Australiak eskualde autonomoetan banatutako monarkia konstituzional federal bat dute.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search