Escherichia coli

Escherichia coli
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPseudomonadati
FilumaPseudomonadota
KlaseaGammaproteobacteria
OrdenaEnterobacterales
FamiliaEnterobacteriaceae
GeneroaEscherichia
Espeziea Escherichia coli
Migula, 1895
Datu orokorrak
Gizakiak ateratzen dizkion produktuakQ21024265 Itzuli
Gram tindaketabakterio gram-negatibo

Escherichia coli (eskerikia koli ahoskatuta) edo E. coli Escherichia generoan eta Enterobacteriaceae familian sailkatu den bakterioa da, ugaztunen hestean bizi dena. Biologia molekularra, genetika eta biokimikaren ikerkuntzan oso erabilia izan da bakterio hau, eta dudarik gabe gizakiak hobekien ezagutzen duen bakterioa dugu: bere mapa genetiko osoa ezagutzen da, bere bide metaboliko guztiak ikertu dira, bere genetikaren alderdi eta ezaugarriak sakon aztertu dira, etab. Bioteknologian ere oso erabilia da mikrobio hau, eta ingeniaritza genetikoaren bidez gaur egun lortzen den intsulina ia osoa Escherichia coliren bidez ekoizten da [1].

T. von Escherich bakteriologo alemaniarrak 1885ean aurkitu eta aipatu zuen estreinakoz bakterio hau.

Bakterio honen andui gehienak patogenoak ez izan arren (are gehiago, onuragarriak dira B taldearen eta K bitaminak ekoizten dituztelako), andui gutxi batzuk oso birulentoak dira, digestio eta iraitz-aparatuen patologia larriak sortuz.

E. coli-ren ezaugarri biokimiko nagusiak honako hauek dira:

Bakterio honen habitata gizakia eta beste ugaztunen heste-traktua da. Gizakiak, esaterako, ehun mila milioi eta bilioi bat arteko E. coli kanporatzen ditu egunero gorotzekin. Hesteetatik kanpo denbora tarte mugatu batean bizirik irauteko gai denez, bakterio hau gorotzez kutsaturiko uretan zein hondakin-uretan egon daiteke. Hori dela eta, laborategian analizaturiko ur edo janari baten laginean E. coli agertzen bada, ur edo janari horrek berriki gertatutako kutsadura fekala duela ondorioztatzen da.

  1. Albero, Josu: Mikrobioen Mundu Liluragarria, EHU (2019)167-169 orr. ISBN: 978-84-1319-082-2

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search