Eskailera mekaniko

Intxaurrondoko tren geltokiko eskailera mekanikoa, Donostian.

Eskailera mekanikoak garraio bertikalerako forma bat dira, pertsona solairuen edo altuera desberdinen artean mugitzeko. Motorrez bultzatutako kateek mugitzen dituzte eskailera mailak.

Jesse Renok asmatu zuen 1897an, New Yorken, Ameriketako Estatu Batuetan. Renoren patentea onartu eta hilabete batzuetara, George A. Wheelerrek bere ideiak patentatu zituen eskailera mugikor ezagunago baterako, sekula eraiki ez zen arren[1]. Wheelerren patenteak Charles Seebergerrek erosi zituen. Whelerrek Otis Elevator Companyrekin batera, Reno eta Seebergerren ideia onenak erabili zituzten. Ondorioz, eskailera mekaniko modernoa sortu zen.

  1. «Ascensores y escaleras mecánicas - MITSUBISHI ELECTRIC» www.mitsubishielectric.com (Noiz kontsultatua: 2021-07-20).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search