Eski-ohol

Eski-ohol
sports equipment (en) Itzuli, means of transport (en) Itzuli eta skiing & snowboarding equipment (en) Itzuli

Eski-ohola oinen azpian jartzen den xafla mehe bat da, material erdi-zurrunez eginikoa eta elurretan irristatzeko erabiltzen dena. Eski-oholak erabiliz egiten den kirolari eski deritzo.

Zabalera baino luzeran handiagoa, normalki pareka erabiltzen dira eta eski-botetara finkagailuen bitartez lotzen dira. Aldapak igotzeko, oholei eski-larruak gehitu ahal zaizkie beheko aldean. Hasiera batean elurretatik bidaiatzeko laguntza gisa sortu baziren ere, gaur egun gehienetan eski kirolerako erabiltzen dira.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search