Esperanto

Esperanto
Esperanto
Datu orokorrak
Lurralde eremuaMundu osoan
Hiztunak100.000 eta 2 milioi artean (gehienek bigarren hizkuntzatzat dute) eta jaiotzezko 200-2.000 hiztun inguru
OfizialtasunaEz da inongo hizkuntza ofiziala, baina nazioarteko talde gutxi batzuek ofizialtzat dute
AraugileaAkademio de Esperanto
Hizkuntza sailkapena
Hizkuntza eraikia
Informazio filologikoa
Hizkuntza-tipologiaordena libreko hizkuntza, nominatibo-akusatibo hizkuntza, hizkuntza eranskaria, hizkuntza isolatzailea eta subjektu aditza objektua
Denbora gramatikalakorainaldia, lehenaldia eta geroaldia
Modu gramatikalakinfinitiboa, baldintzazko modua eta volitive (en) Itzuli
Kasu gramatikalakakusatiboa eta nominatiboa
Alfabetoalatindar alfabetoa
SortzaileaL. L. Zamenhof
AurrekariaProto-Esperanto (en) Itzuli
Sorrera-testuaUnua Libro (en) Itzuli
Hizkuntza kodeak
ISO 639-1eo
ISO 639-2epo
ISO 639-3epo
Ethnologueepo
Glottologespe1235
Wikipediaeo
Linguasphere51-AAB-da
Linguist Listepo
IETFeo

Esperantoa munduan zabalduen dagoen nazioarteko hizkuntza planifikatu edo hizkuntza eraikia da.

Ludwi Lejzer Zamenhof mediku okulista poloniarrak 1887an Lingvo Internacia («nazioarteko hizkuntza») izenarekin argitaratu zuen berak hamarkada batean zehar garatutako hizkuntza. Laster, Zamenhofek erabilitako ezizena, "Doktoro Esperanto" (Doktore Itxaropentsua), hizkuntzaren beraren izena bihurtu zen.

Nazioarteko komunikazioa erraztuko zuen hizkuntza laguntzaile neutral eta ikasteko erraza sortzea izan zen Zamenhofen helburua. Hizkuntza neutral horrek, hizkuntza naturalak ez bezala, ez zuen tokian tokiko hizkuntzarik ordezkatu behar: aldiz, gizateria osoaren bigarren hizkuntza izan behar zuen eta, horrela, herri guztien arteko elkar ulertzea ekarrita, horrexen ondorioz, bakea ere bai.

Gaur egun esperantoak erabilera zabala dauka: bidaiatzeko, elkarri idazteko, kultur trukeetarako, konbentzioetarako, beste hizkuntzetako literatura irakurtzeko, irratia entzuteko eta hizkuntza naturalak errazago ikasteko, besteak beste. Zenbat jendek hitz egiten duen esatea oso zaila da, ez baita inongo estatuko hizkuntza, baina zenbaketa fidagarrienek diote mundu osoan ehun milatik hiru milioira bitarte direla esperantodunak, eta horien artean 2.000 inguru direla jaiotzatiko hiztunak.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search