Espezieen iraungipen

Dodoa Aro Modernoan iraungitako espezie gisa sarritan aipatzen da.

Biologian eta ekologian, iraungipena espezie bateko kide guztiak galdu izana da. Galera hori gertatzen da espezieko azken kidea hil denean. Halaber, sexu bidez ugaltzen diren animalietan, ale bakarra edo sexu bereko aleak besterik ez geratzean, galera ezin saihestuzkoa da.

Eboluzioari esker, espezie berriak sortzen dira espezializazioaren bidez. Hala ere, beste espezie asko iraungitzen dira egoeren zein beste lehiakideen aurrean ezin dutelako biziraun. Normalki, espezie baten iraungipena agertu eta 10 milioi urte baino lehenago gertatu ohi da,[1] baina fosil bizidunak deritzonak, aldiz, aldaketarik gabe bizi ohi dira milioika urtez. Iraungipena gertakari naturaltzat hartuta dago. Estimatzen denez, izan izan diren espezien % 99,9 gaur egun iraungi dira.

Iraungipen masiboak gertakari arraroak ziren gizakien hedapeneko garaian, baina duela 100.000 urte gizakien hazkundearekin batera asko areagotu da.

  1. http://www.zientzia.net/artikulua.asp?Artik_kod=1464[Betiko hautsitako esteka]

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search