Estralurtar Adimenaren Bilaketa

Areciboko irratiteleskopioaren antena, Puerto Rico.
SETI@Homen aktibatutako pantaila babesa.

Estralurtar Adimenaren Bilaketa, SETI siglaz ere ezaguna (ingelesez: Search for Extra Terrestrial Inteligence), estralurtar bizitza adimentsua bilatzeko egitasmo eta jardueren multzoa da. Egitasmo eta jarduera hauek irrati-teleskopio zenbaitetan hartutako seinale elektromagnetikoen azterketarekin, edota, noizbait erantzun jasoko delako ustearekin, espaziora mezuak bidaltzearekin loturik daude. Egundaino ez da estralurtar jatorri argia duen seinalerik atzeman, oraindik definitu gabe dagoen WOW seinalea halakotzat jo gabe.

Lehen SETI egitasmoak, NASAren babesean sortuak izan ziren 1970eko hamarkadan. Egitasmorik ezagunenetako batean, SETI@Home izena duena, mundu osoko milioika pertsona ari dira laguntzen euren ordenagailu pertsonalak erabiliz, Puerto Ricon dagoen Areciboko irrati-teleskopioak hartutako informazioa prozesatzen dutenak.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search