Eton College

Eton College
Floreat Etona
Datuak
Izen ofiziala
The Kynge’s College of our Ladye of Eton besyde Windesore
Motaprivate school (en) Itzuli, independent school (en) Itzuli, Barnetegia eta boys' school (en) Itzuli
HerrialdeaErresuma Batua
Osatuta
Historia
Sorrera1440
Sortzailea
webgune ofiziala
Facebook: Eton-College-100032786633886 Twitter: Eton_College Instagram: eton.college LinkedIn: eton-college Vimeo: user106129672 Edit the value on Wikidata
Artikulu hau Ingalaterrako ikastetxeari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Eton».

Eton College, maiz Eton soilik deitua (euskaraz: «Eton Ikastetxea») Ingalaterrako Berkshire konderriko izen bereko Eton udalerrian dagoen ikastetxe ospetsu bat da, Windsor udalerritik hurbil.

Barnetegi honetan 13-18 urte bitarteko mutil gaztetxoak egon ohi dira, denera 1.300 ikasle inguru direlarik. Bertako ikasleei Etonians deitu ohi zaie, aldiz ikasle ohiei Old Etonians. 1440an Henrike VI.a Ingalaterrakoak The King's College of Our Lady of Eton besides Wyndsor (euskaraz: «Wyndsor atzealdeko Etongo Gure Damaren Errege Ikastetxea») izenez sortu zuen.

Ikastetxe hau herrialdean oso ospetsua izateaz gain (Oxfordeko Unibertsitatea edota Cambridgeko Unibertsitatearen pare) nazioartean ere oso ezaguna da, batez ere mundu anglosaxoian. Ospe hau bertatik iragan diren ikasle nabarmenei esker irabazi du, maiz gerora herrialde honetako zein beste herrialde ugarietako eliteko kideak izan diren ikasle ugari bertatik iragan baitira.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search