Euskal Herriko zinema

Euskal Herriko zinemagintza, kontzeptu hori onartzen dutenentzat, Euskal Herrian egiten den euskal nahiz erdal zinemagintza da, bai eta euskal herritarrek Euskal Herritik kanpora egiten dutena, eta kanpotarrek Euskal Herriko gaiak jorratuz eta euskal herritarrekin batera egiten dutena ere. Zinemagintza jardueraren barruan hartzen da filmen ekoizpena eta horren inguruko industria sektorea.[1] Genero askokoa da, teknika asko erabiltzen ditu, eta ikusleengana heltzeko hainbat bide darabiltza (zinema-aretoak,[2] telebista, bideoa, Internet, eta abar).

Hala ere, batzuek diote ez dela Euskal Herriko zinemarik. Adibidez, hona hemen Kepa Sojo zuzendariak esandakoa:[3]

« Euskal Herrian badaude zinemagintzan diharduten zuzendari, ekoizle, teknikari eta antzezleak. Baina ez daukagu zine egiteko garrantzizkoena: industria. Politikari dagokionez, Euskal Herria Espainiaren eta Frantziaren menpean dagoela esan genezake. Gaur egun, Euskal Herria ez da estatu bat, lurralde batzuk erakunde administratibo ezberdinetan banatuta baino. Espainiako zinemagintzari begira, honek arduratzeko moduko itxura du. Industria txikia da Europako beste estatuekin erkatuz. Gainera, Estatu Batuetako konpainien monopolioa oztopoa da espainiarrek ekoizpena aurrera atera ahal izan dezaten. »


Beste batzuek, azkenekoz, Euskal Herriko zinemagintza zer den definitu ere ez dute egin nahi, eta euskal herritarrek diharduteneko zinemagintza dute hizpide.[4]

  1. Harluxet Hiztegia
  2. Euskal Herriko zinema aretoei buruzko artikulua
  3. Kepa Sojoren artikulua
  4. Koldo Larrañaga eta Kike Calvo, Historia de la Cinematografía Vasca

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search