Euskal Telebista

Euskal Telebista
Datuak
Motaerakundea
HerrialdeaEspainia
Agintea
JabeaEITB
Historia
Sorrera1982ko abenduaren 31
webgune ofiziala

Euskal Telebista (ETB) Euskal Irrati Telebista (EiTB) erakundearen telebista zerbitzua da. Gaur egun, lau kate ditu: ETB 1, ETB 2, ETB 3 eta ETB 4. Izenean euskal telebista dioen arren, kate guztiak ez dira euskaraz, ETB 2 gaztelaniazkoa baita osorik, eta ETB 4 ere bai tarteka.

Atzerrirako ETB Sat (Europa) eta Canal Vasco (Amerika) kateak ditu.

ETB 1 eta ETB 2, Euskal Herriko etxe gehienetan ikus daitezke, baina itzalaldi analogikoaren eraginez Nafarroa Garaiko zati askotan ez;[1][2] aldiz, beste biak beren sateliteko seinalearen bidez mundu osoan ditugu ikusgai.

2009an, ETB 4 kanal elebiduna sortzeko asmoa zuten, ETB 1eko eta ETB 2ko hainbat saioz hornitua. Hala ere, EiTBren zuzendari berri Alberto Suriok kate berria bertan behera uztea erabaki zuen, diru arazoak zirela eta. Handik urte batzuetara, ordea, 2015ean martxan jarri zen.

  1. «"Mugarik gabeko telebista" kanpaina: sinadurak biltzeko ordua», Euskaltzaindiaren webgunean.
  2. Urtzi Urkizu: «Mugarik Gabeko Telebistak 420.000 sinadura ditu»,[Betiko hautsitako esteka] Berria, 2010-02-20.

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search