Euskalgintzaren Kontseilua

Euskalgintzaren Kontseilua
Datuak
Motaerakundea
HerrialdeaEuskal Herria
Agintea
Idazkari orokorraIdurre Eskisabel
Egoitza nagusi
Historia
Sorrera1997ko abenduaren 6a
webgune ofiziala
Facebook: EuskalgintzarenKontseilua Twitter: kontseilua Mastodon: kontseilua@mastodon.eus Instagram: kontseilua Youtube: UClZW6x_AD2RSmqB71drP-2w Edit the value on Wikidata

Euskalgintzaren Kontseilua, maiz Kontseilua moduan laburtua (eta 2020ko abendura arte Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua[1]), euskarak garapen osoa izatea helburu duten gizarte erakunde ugariren bilgunea eta erakundea da, estrategia bateratuak eta adostuak lortzeko plaza. Idazkari nagusia Idurre Eskisabel da 2022tik.[2][3][4][5][6] Aurretik idazkari nagusia Paul Bilbao izan zen, 2010eko apiriletik, eta sorreratik ordura arte Xabier Mendiguren Bereziartuk izan zuen kargua.

Euskararen normalizazioa azkartzeko lan egiten duten Euskal Herriko 30 talde baino gehiagok osatzen dute Kontseilua eta, hain zuzen, euskararen normalizazioa azkartzeko hizkuntza-politiketan eragitea du xede sortu zenetik. 1997ko abenduaren 6an ospatu zen sortze batzarra Durangon (Bizkaia), eta Andoaingo (Gipuzkoa) Martin Ugalde Kultur Parkean du egoitza nagusia. Euskararen normalizazio prozesua bultzatzeko bi ildo nagusi lantzen ditu Kontseiluak: euskalgintzako erakundeen arteko loturak bultzatzea eta gizarte eragile, indar ekonomiko zein alderdi politikoak hizkuntza normalizazio proiektuetan inplikatzea. Bai Euskarari Akordioaren bultzatzaile nagusia da. Baita 2016ko Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloa[7]rena ere.

  1. Adostasun sozial eta politikoak eraikitzeko ordua heldu da – Kontseilua. (Noiz kontsultatua: 2020-12-18).
  2. «Idurre Eskisabel izango da Euskalgintzaren Kontseiluko idazkari nagusi berria» Euskalgintzaren Kontseilua 2022-11-28 (Noiz kontsultatua: 2022-12-13).
  3. «Aizu! AEKren aldizkaria - Idurre Eskisabel: “Jauzi kualitatiboa emango duten hizkuntz politika sendoak behar dira”» aizu.eus (Noiz kontsultatua: 2023-03-17).
  4. Aperribai, Julen. ««Alderdien arteko jokotik kanpo utzi behar da hizkuntzaren auzia»» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-12-13).
  5. Idurre Eskisabel Euskalgintzako Kontseiluko idazkari nagusiari elkarrizketa. (Noiz kontsultatua: 2023-03-17).
  6. (Gaztelaniaz) «Idurre Eskisabel, Kontseiluko idazkari nagusi berria» El Diario Vasco 2022-11-28 (Noiz kontsultatua: 2023-03-17).
  7. Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloa. .

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search