Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza

Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza, HPS siglaz ere ezaguna, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko hizkuntza-politika finkatzea eta euskara sustatzea helburu dituen sailburuordetza da. Haren eginkizunak 45/2011 dekretuan daude zehaztuta.[1] 2016ko abenduaz geroztik, Miren Dobaran da Hizkuntza Politikarako egungo sailburuordea.

2014ko abenduaren 29an, Eusko Jaurlaritzak aurreko urteko kopuru eta irizpide berberak mantendu zituen euskara laguntzetan. Hedabideen laguntzetan «irismena» kontzeptuak indar handiena izango zuen, puntuen % 70. Lehen aldiz, deialdia urte hasierara aurreratu zuen.[2]

  1. 45/2011 Dekretua, martxoaren 22koa, Kultura Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzeko dena (EHAA - 2011ko martxoaren 25ekoa)
  2. Goikoetxea, Garikoitz. «Euskararako laguntzetan, kopuruari eta irizpideei eutsiko die Jaurlaritzak» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-05-08).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search