Ez Dok Amairu

Ez Dok Amairu taldeko zenbait kide, Atahualpa Yupanqui (ezkerretik hirugarrena) eta Paco Ibáñez (zortzigarrena) kantariekin: Joxean Artze (ezkerretik bigarrena), Benito Lertxundi (laugarrena), Mikel Laboa (seigarrena), Jose Angel Irigarai (zazpigarrena), Xabier Lete (makurtuta, ezkerretik lehenengoa) eta Lourdes Iriondo.

Ez Dok Amairuk 1965 eta 1972 bitartean jardun zen. Euskal Herriko kultura mugimendu abangoardista izan zen, lau urte lehenago abiatutako Euskal Kantagintza Berriaren barruan sortua. Hainbat artistek osatu zuten; abeslariek eta idazleek nagusiki. Une hartan hain azpiratua zegoen euskal kultura suspertu eta berritu zuen. Batez ere kultura arlokoa izan zen arren, eragin handia izan zuen politikan, Francoren diktaduraren amaierako aldi hartan. Sekulako lan berritzailea egin zuten: euskaraz ordu arte egindako aipagarrienetakoa izan zen, eta mugarri bihurtu zen. Besteak beste, Nova Cançó Catalana mugimenduko Setze Jutges taldearen eragina jaso zuten.[1]

Euskal kulturaren antzinako sustraiekiko lotura egiteaz gain, euskal kantagintzako hainbat abesti bildu zuen, Amerikako Estatu Batuetako, Frantziako edota Kataluniako kulturatik jasotako forma modernoagoak ere garatu zituen, guztia Euskal Herriak garai hartan bizi zuen problematika sozial, kultural eta politikoaren esparruan garatu ere.

2003an, Korrikako 13. edizioan mugimendua espresuki omendu zuten, eta urte hartako abesti ofiziala Mikel Laboak interpretatu zuen, beste batzuekin batera.

  1. Aranguren, Gaizka; Rodrigo, Beñat. «Ez Dok Amairu - Itxi Liburuak» EITB Euskal Irrati Telebista (Orio Produkzioak S.A. - EITB) (Noiz kontsultatua: 2022-03-28).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search