Ezkerraldea

Ezkerraldea
 Euskal Herria
Goian Zorrotzako kaia; behean kolore urdin ilunez, Ezkerraldea Bilbo Metropolitarraren barruan
Administrazioa
Herrialdea Bizkaia
UdalerriakAlonsotegi, Barakaldo, Portugalete, Santurtzi eta Sestao
Herri handienaBarakaldo
Geografia
Koordenatuak
Azalera59,54 km²
Demografia
DentsitateaERROREA: ezin izan da automatikoki kalkulatu, arazoa konpontzeko egin klik hemen biztanle/km²

Ezkerraldea[1] Bilboaldea eskualdeko azpieskualdea da, izenak berak dioenez, Ibaizabalen ezkerreko ibaiertzeko esparrua hartzen duena. Bilbo ezkerraldea edo Somorrostro izenak ere hartzen ditu, azken hau forma historikoa delarik.[1] Historikoki, hala ere, Enkarterriko azpieskualdea izan da.

Euskal Herriko bosgarren, zortzigarren eta bederatzigarren udalerririk populatuenak inguru honetakoak dira, hots, Barakaldo, Portugalete eta Santurtzi, hurrenez hurren. Azpieskualdeak gaur egun 220.000 biztanle baino gehiago ditu.

XX. mendean, bere ezaugarri historiko nagusia industriarekin lotutakoa izan da.

  1. a b Euskaltzaindia: Euskal Onomastikaren Datutegia.

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search