Ezkontza

Arnolfini senar-emazteen erretratua, Jan van Eyckek egina.

Ezkontza (latinetik: matrimonīum) instituzio sozial bat da, pertsonen arteko ezkontza-lotura ezartzen duena, praktika komunitarioen eta arau legalen, ohiturazko, erlijioso edo moralen bidez aitortua eta finkatua.

Ezkontza-batasunak eskubide eta betebehar asko ezartzen ditu ezkontideen artean —askotan, baita horien jatorrizko familien artean ere—, eta eskubide eta betebehar horiek asko aldatzen dira sozietate bakoitzaren arauen arabera. Ezkontza errealitate bat da, bere izaera propioa duena, ordenamendu juridikoak arautu dezakeena eta arautu behar duena, baina legeek ez dute ez sortzen ez definitzen.

Historiako hainbat unetan eta munduko hainbat lekutan, ezkontza, ezkongaien borondatea kontuan hartu gabe egin zitekeen, baita euren borondatearen aurka edo indarrez ere, askotan, gizonek emakumeen jabetza behartua legitimatuz. Azken bi mendeetan, ezkongaiek ezkontzeko baimen aske eta osoa izateko eskakizuna unibertsalizatu da, oinarrizko giza eskubideetako bat den aldetik.

Ezkongaien generoari dagokionez, azken urteotan LGBT mugimenduak sexu bereko pertsonen arteko ezkontzaren legezko aitorpena lortu du hainbat herrialdetan.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search