Ezpata

Ezpata
piercing-cutting weapon (en) Itzuli eta arma ebakitzailea

Ezpata bi ahoko arma zuri bat da, helduleku bat eta xafla ebakitzaile luze bat duena (normalean metro erditik gorakoa).[1] Kronologia eta jatorrizko lekuaren arabera ezpataren ezaugarriak aldatzen dira.

Ezpatak Brontze Aroan sortu ziren, dagatik garatuta. Lehenbiziko aleak K.a. 1600 ingurukoak dira. Burdin Aroko ezpatak labur samarrak eta esku-babesik gabeak ziren oraindik. Erromatar Inperio Berantiarreko armadan sortutako ezpata klasea, spatha izenekoa, Europako Erdi Aroko ezpataren aurrekaria izan zen. Horrek Erdi Aro Betean zaldunen ezpata ekarri zuen. Aro Modernoan, arinagoa den estoke mehea (espada ropera gaztelaniaz) sortu zen Espainian. Ezpatak, XVIII. mendean, garrantzia galtzen joan ziren, eta, XIX. mendean, berriz, arma zeremonial gisa edo eskrima modernoaren kirolean baino ez ziren erabiltzen.

  1. (Ingelesez) «sword | weapon | Britannica» www.britannica.com (Noiz kontsultatua: 2022-11-21).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search