Ferdinand Emmanuel Edralin Marcos (Sarrat, Filipinak, 1917ko irailaren 11 – Hawaii, Ameriketako Estatu Batuak, 1989ko irailaren 28a)[1] kleptokrata, abokatu eta politikari filipinarra izan zen, diktadore gisa aritu zena Filipinetako lehendakari gisa, 1965etik 1986ra bitartean; herrialdea autokrazia baten bidez gobernatu zuen, eta, boterea, maila nazionalean zentralizatu, Imelda Marcos Filipinetako lehen damaren laguntzarekin.
Familia ezagun eta garrantzitsu batetik etorria, Bigarren Mundu Gerran, Filipinetako armadan hartu zuen parte. Horrek nolabaiteko aitorpena eman zion, gero bere ibilbide politikoa garatzeko erabiliko zuena. Elkarren segidako hiru alditan jardun zuen Filipinetako Ordezkarien Ganberako kide gisa, 1949tik 1959ra. Ondoren, Filipinetako senatari gisa aritu zen, eta Filipinetako Senatuko lehendakari izatera iritsi zen 1962 eta 1965 artean; Geroago, Filipinetako lehendakaritzarako hautatu zuten 1965ean, eta berriro, 1969an. Orduan, gerra-lege baten aldarrikapenaren ondorioz, hura indarrean egon zen bederatzi urteetan mantendu zuen boterea. Aurrerago, Filipinetako lehen ministro izan zen, 1978tik 1981era, berriro presidentetzarako hautatu zutelarik; 21 urtez egon zen karguan. Azkenean, EDSA Iraultzak bota zuen 1986an, eta, ondoren, erbestera abiatu zen Hawaiira, emaztearekin batera.
© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search