Ferdinand de Saussure (/fɛʁdi'nɑ̃ də soˈsyːʁ/) (Geneva, 1857ko azaroaren 26a – Vufflens-le-Château 1913ko otsailaren 22a) suitzar hizkuntzalari bat izan zen, estrukturalismoa sortu zuena.
Estrukturalismo linguistikoaren aitzindaritzat hartzen da, eta indoeuropar hizkuntzei buruz egindako lanagatik ere nabarmendu zen.
Hizkuntzalaritza modernoa sortu eta semiologiaren oinarriak ezarri zituen, batez ere Europan. Bere Cours de linguistique générale (1916, Hizkuntzalaritza Orokorreko Ikastaroa)[1] obra nagusian ―beraren ikasleek argitaratu zuten, Saussure hil ondoren― funtsezko zenbait kontzeptu definitu zituen (hizkuntza, hizkuntza eta hizketa bereiztea, sinkronia eta diakronia desberdintzea, hizkuntza zeinuaren izaera arbitrarioa, eta abar). inspirazio bat izan zirenak ez bakarrik ondorengo hizkuntzalaritzarako, baizik beste giza zientzietarako ere, hala nola etnologia, literaturaren teoria, filosofia eta psikoanalisi lacaniarra.
© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search