Filipos

Filipos

Filipos[1] (antzinako grezieraz, Φίλιπποι, Philippoi) Antzinako Mazedoniako hiria, Traziako mugan. Krenides zuen izena, Mazedoniako Filipo konkistatzailearen ohorez izen berria hartu zuen arte. Hiri horretan garaitu zituzten Antoniok eta Oktaviok Brutus eta Cassius (K.a. 42). Kolonia erromatar bihurtu zen Augustoren garaian. Han sortu zen Europako lehen elkarte kristaua, eta hango kartzelan eduki zuten preso San Paulo (epistola bat luzatu zien filipotarrei handik).

  1. Euskaltzaindia. (2006-1-27). Antzinateko hirien euskarazko izenak. .

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search