Flagelo

Flageloak hainbat organismo zelulabakarrek eta organismo zelulanitzen zelula batzuek dituzten luzakin mugikorrak dira. Zilioen antzera, haien funtzio nagusia zelularen higiduraz arduratzea da; beste kasu batzuetan, hala ere, zelularen inguruan ur-korrenteak sortzen dituzte, zelulak elikagaiak har ditzan.

Espermatozoidea

Eukariotoengan ez ezik, flageloak bizidunen beste bi domeinuetan ere (bakterioengan eta arkeobakterioengan) agertzen dira. Eukariotoengan, adibidez, ohikoak dira protozoo askorengan eta metazoo batzuen zeluletan (espermatozoideetan, kasu).

Zilioen aldean, flageloak ez dira hain ugariak zelula batean. Halaber, zilioak baino askoz luzeagoak dira.

Eukariotoen flageloak mugimendu helikoidala dute. Bakterioen flageloak, aldiz, helize batek sortuko lukeen errotazio-mugimendua erakusten dute.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search